Publizitatea
Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

2018/07/17

12:06

Prentsa aretoa

Aliantza

EiTB, Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren aldeko euskal komunikabideen Aliantzan

EiTB

Unicef Euskal Herriko Batzordeak bultzatutako ekimenaren xedea Euskadi-Basque Country 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) zabaltzea eta sentsibilizatzea da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Nota PDFan

EiTBk Unicef Euskal Herriko Batzordeak bultzatutako euskal komunikabideen aliaODS Aliantzarekin bat egin du. Itunaren helburua Euskadi-Basque Country 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) zabaltzea eta hauen inguruan sentsibilizazioa lortzea da.

EiTBrekin batera hedabide hauek osatzen dute aliantza hau: Begirada, Berria, Bizkaia Irratia, Diario Vasco, eldiarionorte.es, El Correo, Gara, Grupo Nervion, Grupo Noticias, Hamaika Telebista, Onda Cero Euskadi, Onda Vasca, Radio Cope, Radio Popular, RTVE Territorial, Teledonosti eta Tele 7. Hitzarmena astearte honetan, uztailaren 17an, sinatu dute Gernikako Arbolaren aurrean.

Gernikan egon diren sinatzaile guztiak hurrengo puntuak betetzeko prest agertu dira: batetik, komunikaziorako offline eta online materialen lanketa, aliantzarekin bat egiten duten hedabideen artean partekatu eta, modu horretan, 17 GIH-en hedapen publikoa eta sentsibilizazioa lortu; bigarrenik, hedabide desberdinen parte hartzea eta koordinazioa ziurtatzeko mahaia, komisio edo antzeko tresna bat eratzea; azkenik, aldizkako bilerak eta ekintzak finkatuko dituen kronograma bat sortuko dute, hurrengo urteetako bide-orria sortzeko baliagarria.

Hedapen eta sentsibilizazio lanari modu argian eta eraginkorrean ekiteko, Unicef Euskal Herriko Batzordeak eskuragarri izango ditu Aliantzaren kideek behar izango duten informazio guztia, batez ere, haur eta nerabeen ikuspuntu eta parte bere hartzeari dagokienean. Giza garapena, garapen ekonomiko eta iraunkorraren eragina dela eta, Inor atzean ez geratzea da euskal hedabideek onartzen duten Aliantza honen helburua.

EiTB martxotik ari da Euskadiko Garapen Iraunkorreko Helburuak ikusgarri egiten

EiTB aurten egiten ari den lana sendotuko du komunikabide arteko hitzarmen honek. Hain zuzen ere, EiTB martxotik ari da lanean Euskadiko Garapen Iraunkorreko Helburuei ikusgarritasuna eman, zabaldu eta, aldi berean, herritarrei helburu hauek bete behar direla ohartarazteko. Garapen Iraunkorreko 17 helburuak Euskadi Irratiko 'Goiz Kronika'n eta Radio Euskadi-Radio Vitoriako 'Vivir para Ver' irratsaioetan aurkeztu eta zabaltzen dira. Halaber, ETBko programazioan eta albistegietan Agenda 2030ari buruzko edukiak sartzen dira, eta helburu bakoitzari buruz ohartarazteko 17 bideo zabaldu. Horrez gainera, webgune bat ere badago eitb.eus-en informazio hori guztia biltzeko.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Telebista
  • EITB
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena