Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

2020/10/16

12:36

Prentsa aretoa

ETB1 gure fikzioa lehena

Euskarazko fikzioaren aldeko apustu sendoa ETBn

EiTB

"Alardea", "Hondar ahoak" eta "Altsasu" telesailak estreinatuko dira, azaroan helduko den "Go!azen" gazte fenomenoaren denboraldi berriarekin batera.

0:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Euskal Telebistak euskarazko ekoizpen propioen aldeko apustu nabarmena egin du udazken honetarako. "Go!azen" gaztetxoentzako telesail arrakastatsuaren denboraldi berria estreinatzeaz gain, "Alardea", "Hondar ahoak" eta "Altsasu" telesailak eskainiko ditu ETB1ek.

Urriaren 7an estreinatu da "Alardea" telesaila ETB1en eta eitb.eus-en. Lau atalez osatutako fikziozko minisaila da, K2000 (The Mediapro Studio) etxeak ekoitzita eta alardearen gatazkan libreki oinarrituta dago. Zehazki, Amaiaren (Itziar Ituño) istorioa du oinarri. Haur eskolako irakaslea da Amaia, eta auzokide talde batekin bere herriko jaietako alardean desfilatzeko eskubidearen alde borrokatuko da.

Bestalde, "Hondar ahoak" Txintxua Filmsek ETBrentzat sortutako suspenseko minisailak thriller eta zinema beltzeko elementuak nahasten ditu. Koldo Almandoz gidoilari eta zuzendariaren lan originalak 4 atal izango ditu. Nagore Aranburu eta Eneko Sagardoy protagonista nagusi dituen telesailak thrillerretan eta zinema beltzean ohikoak diren elementuak biltzen dituen intrigazko istorio bat dakar. Trama nagusia euskal kostaldeko herri batean garatzen da, eta itsasontzi baten patroiaren desagerpena du abiapuntu.

Estreinatuko den hirugarren lana "Altsasu" izango da. Baleukok ekoitzitako telesaila Altsasuko zortzi gazteen historian oinarritutako kontakizun askea dakar, eta, batez ere, auzipetuen sentimenduetan egiten du azpimarra. Gazteak eta beteranoak uztartzen dira telesaileko aktore nagusien artean. Batetik, Jon Olivares, Erik Probanza, Nikola Zalduegi, Aia Kruse, Asier Oruesagasti, Julen Jimenez, Xabier Elizalde eta Ander Azurmendi protagonista gazteak daude, eta zortzi auzipetuen rola egingo dute. Aktore taldea osatzeko, berriz, aktore ezagun sorta: Jose Ramon Soroiz, Miren Gojenola, Jose Ramon Argoitia eta Itziar Atienza.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;