Itxi

telebista

2015eko Oscar Sariak

Jaime Claros Alegria izan da irabazlea Oscarretarako kinielan

EiTB

'La Noche De' saioaren webgunean jarritako lehiaketan hartu du parte, eta bi lagunenako afaria irabazi du Bilboko Zortziko jatetxean.

2015eko Oscar sarien ekitaldiaren biharamonean, ETB2ko 'La Noche De...' saioak eta eitb.eus-ek "Oscarretako Kiniela"ren irabazlea atera dute: Jaime Claros Alegría. Bilboko Zortziko jatetxean afari bikaina egin ahal izango du, berak aukeratutako pertsonarekin batera, lehiaketan parte hartze hutsagatik.

Izan ere, lehiaketa horretan zetzan: AEBetako Zinema Akademiaren sarietako kategoria nagusietan aukera egitea: gizonezko aktore onena, emakumezko aktore onena, zuzendari onena eta film onena. Ez da derrigorrezkoa izan irabazleak asmatzea, hautaketa egite hutsa nahikoa izan da. Ondorengo hauxe izan da 2015eko irabazleak egindako "Kiniela": Micahel Keaton (gizonezko aktore onena), Julianne Moore (emakumezko aktore onena), Richard Linklater (zuzendari onena) eta Boyhood (film onena).