Itxi

telebista

AEB-KO hauteskundeak

AEBko hauteskundeen jarraipena, EiTBn

A.E.|EiTB

Euskal Telebistak, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Radio Vitoriak eta eitb.eus-ek tarte berezia egingo diete AEBko hauteskundeei, eta Hillary Clinton eta Donald Trump hautagaien berri emango dute.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Ameriketako Estatu Batuetan izan diren hauteskundeen jarraipena egingo dute aste honetan EiTBko hedabideek: Euskal Telebistak, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Radio Vitoriak eta eitb.eus-ek.

Euskal Telebistak Mikel Reparaz eta Olatz Arrieta ditu New Yorken. Reparazek Hillary Clintonen azken txanpa jarraitu du, eta Olatz Arrietak, berriz, Donald Trumpena. Albistegi guztietan egingo dute kronika, 'Egun On Euskadi'n, 'Gaur Egun'en eta 'Teleberri'n, hain zuzen ere. Horrez gain, 'En Jake'k eta 'Qué Me Estás Contado'k zuzenekoak egingo dituzte Estatu Batuetatik, eta solasaldirako mahaietan ere jorratuko dute gaia.

Irratian, Oihane Yustosek jarraitu ditu Hillary Clintonen kanpainaren azken txanpa eta hauteskunde gaua. Imanol Manterolak gauza bera egin du Donald Trumpenekin. Hauteskunde egunean, biek egin dituzte konexioak hauteslekuetatik, hauteskunde eguna nola joan den azaltzeko.

Hauteskundeen emaitzak ezagututa, 'Faktoria'k solasaldi berezia egin du Joseba Zulaika Renoko unibertsitateko antropologoa bertan duela. Estatu Batuetan ordezkaritzak dituzten euskal enpresekin ere aztertu dituzte emaitzak. 'Mezularia'n, Clintonen eta Trumpen aldekoekin egin dute emaitzen azterketa eta analisia.

Radio Euskadin, analista bereziak izan dituzte, bai 'Boulevard' bai 'Ganbara' saioetan, hauteskunde eguna eta emaitzak aztertzeko.

Emaitzak ezagutu ondoren, Jesus Torquemadarekin eta Daniel Innerarityrekin aztertu dituzte. Alderdi Demokratako eta Alderdi Errepublikanoko ordezkariak ere izan dira emaitzak baloratzeko. 'Ganbara'n, azkenik, Euskal Herrian bizi diren estatubatuarrekin, Hillary Clintonen aholkulari batekin eta Nuria Ribo Clintonen biografia idatzi duen kazetariarekin hitz egin dute.

eitb.eus webguneak zehatz-mehatz jarraitu ditu hauteskunde eguna eta boto kontaketa AEBko hauteskundeak 2016 webgune berezian. Interneteko eduki bereziez gain (sakelako telefonoetatik eta ordenagailuetatik ere ikus daitezke), EiTBko berriemaile berezien kronikak ere bildu dituzte bertan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena