00:11

telebista

Donostia Zinemaldia

Euskal Zinema eta ETBren Gala, gaur, zuzenean

A.A. | EiTB

Ricardo Darin aktoreari Donostia saria emateko ekitaldia ere zuzenean eskainiko da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Donostia Zinemaldiaren leihoa zabalduko dute ETB4k eta eitb.eus-ek gaur. Lehendabizi, Euskal Zinema eta ETBren Gala eskainiko da, 20:00etan, eta, ondoren, Ricardo Darin aktoreari Donostia saria emateko ekitaldia, 22:00etan.

Victoria Eugenia antzokian ospatuko den Euskal Zinema eta ETBren Galan, Elkarrekin-Together dokumentala proiektatuko da. Pablo Iraburu, Migueltxo Molina eta Igor Otxoaren zuzendaritzapean, euskal arkeologo talde batek AEBko urrutiko uharte batera egiten duen bidaia du ardatz.

Ekitaldi berean, Julia Juaniz zuzendari eta muntatzaile nafarrak Zinemira saria jasoko du. Donostia Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA ekoizle elkarteek ematen dute ohorezko sari hori, euskal zinemagintzaren alorreko pertsona ospetsu baten ibilbidea aitortzeko.

Donostia saria

Kursaal Jauregian egingo da aurtengo bigarren Donostia saria emateko ekitaldia. La cordillera Santiago Mitreren filma aurkeztera datorren Ricardo Darin aktorearen ibilbidea nabarmenduko du zinema jaialdiak bertan. Duela bi urte, aktore onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen argentinarrak, Javier Camara espainiarrarekin batera Truman filmean egindako lanagatik.

dako lanagatik.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena