Itxi

telebista

Pilota, zuzenean

Ezkurdia-Zabaleta / Altuna III-Martija, gaur, zuzenean

A.A. | EiTB

Binakako Txapelketako partida, Iruñeko Labrit pilotalekutik.

  • Jokin Altuna

    Jokin Altuna

17:00etan hasiko da pilota emankizuna ETB1en eta eitb.eus-en, Iruñeko Labrit pilotalekuko jaialdia eskaintzeko. Peña II-Urretabizkaia II eta Bakaikoa-Etchegoin partidarekin hasiko da; Binakako Txapelketako Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Martija bikoteen arteko norgehiagokak izango da ikusgai jarraian; eta Agirre-Beroiz eta Laso-Erasun izango dira aurrez aurre azken partidan. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza arduratuko dira kontakizunaz.

Bestalde, 11:00etan, Xistera zirkuituko finalaurrekoak izango ditugu ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en. Xabier Larrañaga eta Felix Espilla izango dira esatariak.