Itxi

telebista

Gasteiz

Galder Gaztelu-Urrutiak EiTB Saria jaso du aurtengo FesTValean

EiTB

Halaber, ETB1eko 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioa eta Dani Alvarez Radio Euskadiko kazetaria nabarmendu ditu Gasteizko telebista jaialdiak.

  • FesTVal jaialdiaren itxiera galako irudia

    FesTVal jaialdiaren itxiera galako irudia. Argazkia: EiTB

Galder Gaztelu-Urrutia zinegileak (Bilbo, 1974) jaso du aurten EiTB Saria, larunbat honetan Gasteizen ospatu den FesTVal jaialdiaren amaierako galan. El Hoyo filmaren zuzendariak oihartzun eta arrakasta handia izan du nazioartean. Bere lehen filmak oso harrera ona izan zuen 2019ko Sundance Jaialdian eta Publikoaren saria jaso zuen. Sitgeseko Jaialdian Film Onenaren Saria eskuratu zuen eta Torontoko Nazioarteko Zinemaldian Publikoaren Saria. Halaber, Europako Zinemaren sarietarako aurre hautatu dute. Berebat, martxoan Netflixen ikusiena bihurtu zen Amerikako Estatu Batuetan eta beste hamar bat herrialdetan.

Halaber, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik aurkezten duten ETB1eko "Herri Txiki, Infernu Handi" saioak FesTVal sari berezia jaso du eta Dani Alvarez Radio Euskadiko aurkezleak Constantino Romero golardoa.

(Aurtengo sarituak, Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiarekin, sari-banaketa hasi aurretik. Argazkia: EiTB)

Irailaren 1etik 5era ospatu den FesTVal jaialdiaren anfitrioi dugu EiTB. Aurten Europa Biltzar Jauregian izan dira parte hartuko duten telebista kateen aurkezpenak eta estreinaldiak. Halaber, Itxiera Gala bertan egin da, Ion Aramendik aurkeztuta.

"3 Ene Kantak" ikuskizuna, irailak 1

"3 Ene Kantak" saioaren bigarren denboraldia aurkezteko emanaldia eskaini dute Ene Kantak taldeko kideek irailaren 1ean, asteartea, Gasteizko Europa Jauregian,  "3 Ene Kantak" saioa haurrei zuzendutako ETB3 telebista katean eta eitb.eus-en izango da ikusgai, laster. Abestiak, dantzak eta esketxak, bideoklipak, buruhandi eta erraldoiak, eta eskulanak eta sorpresa ugari ekarriko ditu Ene Kantak taldeak aurtengo ikasturtean ere. Horien atariko bezala, zuzenean ikusi ahal izango ditugu saioko protagonistak taula gainean, FesTVal jaialdiaren barruan.

(Argazkia: EiTB)

"Vamos a Hacer Historia"ren aurrestreinaldia, irailaren 2an

ETBk, asteazkenean, "Vamos a Hacer Historia" saioaren atal bat aurrestreinatu. Irailaren 30ean hasiko da ETB2n "Vamos a Hacer Historia", Elene Lizarralde kazetariak eta Juan Manuel González Cembellín ("Todos los Apellidos Vascos") historialariak gidatuta. Kapitulu bakoitzean Euskal Herriko historiako gertaera garrantzitsu bat jorratuko dute, bai gizartean duen eraginagatik, baita esanahi politikoagatik esanguratsuak izan direlako. Elkarrizketa sorta baten bidez, Elene Lizarraldek historiako gertakari horietan barneratuko gaitu. Bere solaskideak kasu batzuetan gaian jantziak dauden adituak izango dira, eta beste batzuetan une jakin horrekin zerikusia duten pertsona, senide, bizilagun eta jende anonimoa. Aurrestreinaldian, lantalde osoak hartu du parte.

(Argazkia: EiTB)

ETB2ko denboraldi berriaren aurkezpena, irailaren 4an

Euskal Telebistak ETB2ko udazkeneko denboraldi berriaren aurkezpena egin du irailaren 4an, Gasteizko Europa Jauregian. Prentsaurrekoan, saio berrietako aurkezle eta protagonistak egongo dira.  

(Argazkia: EiTB)