Itxi

telebista

20:00etan

Alaitzatik osteratxoa, "Historias a Bocados" saioan, gaur

EITB Media

Alfredo Lopez de Eguilaz, Angelines Llonin eta Jesus 'Txus' Guevara izango dira Joseba Arguiñanoren anfitrioiak.

  • Joseba Arguiñano eta Alfredo Lopez De Eguilaz

    Joseba Arguiñano eta Alfredo Lopez De Eguilaz. Irudia: EITB Media

Gaur, "Historias A Bocados" saioak Alaitza herria bisitatuko du. Iruraiz-Gauna herriko kontzejuan izango da Joseba Arguiñano, 20:00etatik aurrera.

Nekazaritzatik nagusiki bizi den herria da, eta bertako biztanleek gehien bat patata, azukre-erremolatxa eta garia, garagarra eta oloa zerealak landu izan dituzte. Alfredo Lopez de Eguilazen kasua izan da hau. Herriaren erdigunean inprobisatutako mahai batean, anfitrioiaren etxean gehien jaten den plateretako bat dastatuko dute, patatak txorizoarekin.

Angelines Llonínek 60 urte ditu eta bere senarrarekin batera Señorío De Alaiza jatetxeko ugazaba da. Herriko hainbat txoko ezagutu ondoren, jatetxeko sukaldean, protagonistak bakailao konfitatua baratxuri saltsarekin prestatuko du.

Azkenik, Joseba Arguiñanok Jesus Txus Guevara ezagutuko du. Aurkezlea aho zabalik utziko duen lanbidea du, urpeko arkeologoa alegia. Bere etxeko sukaldean Arguiñanok saihetsa polenta purearekin prestatzen duen bitartean Txusek bere lanbidearen sekretuak partekatuko ditu.

"Historias a Bocados", 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.