Itxi

telebista

22:30ean

Patxi eta Oskar izango dira gaurko gonbidatuak "El Conquis" eztabaida-saioan

EITB Media

Gainera, ohiz kanpoko bilera batek Los Haitiseseko lehiakideak harritua utziko ditu.

  • Patxi eta Oskar, abenturako azken kanporatuak

    Patxi eta Oskar, abenturako azken kanporatuak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Patxi eta Oskar, abenturako bi beteranoak, "El Conquis" saioko gaurko gonbidatuak izango dira. Biek ibilbide antzekoa izan dute abenturan: Arabatik etorri ziren, lehen asteak Yocachu taldean eman zituzten, gero Cuyaya bezala jarraitu zuten eta azkenean, Nahiak biak aldi berean kanporatu zituen makila mozkorren dueluan. Karibean bizitakoak gogoratuko dituzte eta haien estrategiez arituko dira.

Aurtengo edizioa sorpresen edizioa da, eta lerro horretan jarraituko dute datorren atalean ere. Los Haitisesen jarraitzen duten lehiakideak ohiz kanpoko bilera batera deituko dituzte, eta horrek hainbat espekulazio piztuko ditu lehiakideen artean. Lehen finalista aukeratu beharko al dute? Norbait zuzenean bidali beharko dute etxera?

Saioak Mikel, Eneko, David, Manu, Eider, Isa, Leire eta Nakor conquistologoak izango ditu platoan, eta programaren jarraitzaileen komentarioak bilduko dituzte Ozieder Mayok eta Isma Pereirak Gaztearen txokoan.

"El Conquis" eztabaida saioa asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.