Itxi

telebista

Kirolak

Munduko Sokatira Txapelketa eta Hondarribiko zesta torneoa, zuzenean

EITB Media

Getxon jokatzen ari den sokatira txapelketa goiz eta arratsalde izango da ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en. Zesta punta 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en.

0:20
Zesta punta

Gaurtik igandera bitartean ETBk eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Getxon jokatzen ari den Munduko Sokatira Txapelketa. Juanan Legorburu eta Olatz Foruria kazetariak eta Miriam Elortza aditua arduratuko dira egunero kontakizuna egiteaz. Gaur goiz eta arratsaldez izango dira emankizunak, eta larunbat eta igandean goizez ETB4n eta eitb.eus-en eta arratsaldez ETB1en.

Gaur gauean, horrez gain, zesta punta izango dugu ikusgai Hondarribitik 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en. Bertako torneoko bi partida eskainiko dira: Goiko-Aimar / Erkiaga-Atxeto eta Arbe-Lopez / Beaskoetxea-Zabala.