Itxi

telebista

Kirolak

Arrauna, herri kirolak, pilota eta txirrindularitzak osatuko dute gaurko kirol eskaintza

EITB Media

Euskotren eta Eusko Label ligetako Edinor eta Petronor banderak, Euskal Herriko Sega Txapelketa, Masters CaixaBankeko pilota partida eta Frantziako Tourreko 15. etapa izango ditugu ikusgai.

  • Arrauna, herri kirolak, pilota eta txirrindularitzak osatuko dute igandeko kirol eskaintza

    Arrauna, herri kirolak, pilota eta txirrindularitzak osatuko dute igandeko kirol eskaintza

Gaurko kirol programazioa arraunarekin hasiko da, 11:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Abanto-Zierbenako uretan jokatuko dira Euskotren Ligako Edinor Bandera eta Eusko Label Ligako Petronor Bandera. 

15:00etan, Frantziako Tourreko 15. etapa eskainiko da, Rodezen hasi eta Carcassonen amaituko dena. 

"ETB Kantxa" pilota saioak Barakaldoko jaialdia eskainiko du, bi partida hauekin: Agirre-Uriondo / Arteaga II-Salaverri II eta Masters CaixaBank txapelketako Jaka-Zabaleta / Altuna III-Imaz. 17:15ean hasiko da emankizuna ETB4n eta eitb.eus-en, eta, 18:00etatik aurrera, ETB1en jarraituko du. 

22:45ean, herri kirolen tartean zabalduko dute Euskal Herriko Sega Txapelketa eskaintzeko.