Traineruen Euskotren Liga 2025, egutegia, emaitzak eta azken orduko albisteak

Euskotren Liga

Estropadak: Euskotren Liga

2025eko Euskotren Ligako estropaden emankizuna.

Estropadak: Euskotren Liga

2025eko Euskotren Ligako estropaden emankizuna.

1 / 16 Hurrengoa
Orio, hobetzeko gogoz, estropadaz estropada

Orio, hobetzeko gogoz, estropadaz estropada

Orio bigarren geratu da orain arte jokatutako lau estropadetan, eta aurrera begira jarraitzen du taldeak. Edith Urangak denboraldi hasiera nola bizitzen ari diren kontatu du.

Irati Larrañagak ametsa bete du, Tolosaldeak lehen bandera irabazita

Irati Larrañagak ametsa bete du, Tolosaldeak lehen bandera irabazita

Donostiako Fabrika Bandera eskuratu zuen larunbatean Tolosaldeak. Irati Larrañaga arraunlaria pozarren agertu da egindako lorpenarekin, bideo honetan egindako elkarrizketan.

Lautik hiru Arraun Lagunakentzat, Petronor Bandera eskuratuta

Lautik hiru Arraun Lagunakentzat, Petronor Bandera eskuratuta

Donostiako ontzia izan da nagusi Zierbenako uretan. Orio sailkatu da bigarren, eta Astillero, berriz, hirugarren.
Arraun Lagunakek lidertza sendotu du Zierbenan

Arraun Lagunakek lidertza sendotu du Zierbenan

Arraun Lagunakek Zierbenako uretan jokatu den Euskotren Ligako Petronor Bandera irabazi du. Etxeko bandera galdu ondoren, sailkapen nagusiko liderra nagusi izan da berriz itsasoan, eta denboraldiko hirugarren garaipena lortu du.

Zierbenako estropada eremuko batimetriaren nondik norakoak

Zierbenako estropada eremuko batimetriaren nondik norakoak

Uztailaren 13an, igandean, Zierbenako Bandera egongo da jokoan Euskotren Ligan eta Eusko Label Ligan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasun guztiak ikus daitezke.

2025eko Euskotren Ligako Fabrika Bandera: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita

2025eko Euskotren Ligako Fabrika Bandera: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita

Donostia Arraun Lagunak hirugarren izan da Fabrika Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.

Bere historiako lehen bandera irabazi du Tolosaldeak Euskotren Ligan

Bere historiako lehen bandera irabazi du Tolosaldeak Euskotren Ligan

Donostiako uretan jokatutako Fabrika Banderan, Euskotren Ligako hirugarren estropadan, jaun da jabe izan da Ramon Erostarbek entrenatzen duen trainerua, eta Ligaren lehia zuzenean sartu dira.

2025eko Euskotren Ligako Fabrika Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita

2025eko Euskotren Ligako Fabrika Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita

Orio izan da bigarren 2025eko Fabrika Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.

Nerea Perez: ''Talde osoa sinistu ezinik dago, oso pozik gaude''

Nerea Perez: ''Talde osoa sinistu ezinik dago, oso pozik gaude''

Tolosaldeak bere historiako lehen bandera eskuratu du Ligan, Euskotren Ligako Donostiako Fabrika Banderan. Irteeran atzetik hasi diren arren, olatuen kolpeek estropada baldintzatu dutela eta jokatzen jakin dutela nabarmendu du Nerea Perez patroiak.

Tolosaldeak garaipen historikoa lortu du Donostiako uretan

Tolosaldeak garaipen historikoa lortu du Donostiako uretan

Tolosaldeak lehen aldiz irabazi du bandera bat Euskotren Ligan. Orio sailkatu da bigarren, eta Arraun Lagunak, berriz, hirugarren.
Donostiako estropada eremuko batimetriaren nondik norakoak

Donostiako estropada eremuko batimetriaren nondik norakoak

Uztailaren 12an, larunbatean, Donostiako Fabrika Bandera egongo da jokoan Euskotren Ligan eta Eusko Label Ligan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasun guztiak ikus daitezke.

Arraun Lagunakek irabaziz hasi du denboraldia

Arraun Lagunakek irabaziz hasi du denboraldia

Iazko antzeko dinamikarekin abiatu du Arraun Lagunak taldeak denboraldia, lehen bi estropadak irabazita, Bilbon eta Sestaon.

Arraun Lagunak eta Orio, bitik bi lehenengo asteburuan

Arraun Lagunak eta Orio, bitik bi lehenengo asteburuan

Arraun Lagunak ehunen gutxirengatik gailendu zaio Oriori Euskotren Ligako lehen bi estropadetan. Eusko Label ligan, aldiz, Oriok Bilboko eta Sestaoko banderak irabazi ditu. Urdaibai egungo txapelduna hirugarren da sailkapen nagusian.

Arraun Lagunakek eskuratu du Sestaoko Bandera, Oriorekin izandako lehia estuan nagusituta

Arraun Lagunakek eskuratu du Sestaoko Bandera, Oriorekin izandako lehia estuan nagusituta

Joana Halsoueten neskek seigarren garaipena lortu dute jarraian. Orio izan da bigarrena (46 ehunenera), eta Tolosa hirugarrena.
2025eko Euskotren Ligako Sestaoko Bandera: Tolosaldea estropada, traineru barrutik ikusita

2025eko Euskotren Ligako Sestaoko Bandera: Tolosaldea estropada, traineru barrutik ikusita

Tolosaldea hirugarren gelditu da 2025eko Sestaoko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.

2025eko Euskotren Ligako Sestaoko Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita

2025eko Euskotren Ligako Sestaoko Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita

Orio geratu da bigarren 2025eko Sestaoko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.

2025eko Euskotren Ligako Sestaoko Bandera: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita

2025eko Euskotren Ligako Sestaoko Bandera: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita

Arraun Lagunakek irabazi du 2025eko Sestaoko Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.

Arraun Lagunakek asteburua borobildu du Sestaon

Arraun Lagunakek asteburua borobildu du Sestaon

Larunbatean Bilboko erlojupekoa irabazi ondoren, Sestaoko Bandera bereganatzea ere lortu dute donostiarrek. Lehia estua izan dute Oriorekin, eta azkenean ehunenengatik lortu dute garaipena.

Xubane Uribarrena: ''Asko sufritu dugu; gakoa ziabogatik bueltan egon da''

Xubane Uribarrena: ''Asko sufritu dugu; gakoa ziabogatik bueltan egon da''

Donostia Arraun Lagunakek bitik bi garaipen lortu ditu Euskotren Ligan: atzo Bilboko Bandera irabazi zuen eta gaur Sestaoko Bandera bereganatu du. Xubane Uribarrenak adierazi du "sufritutako" garaipena izan dela.

Sestaoko estropada eremuko batimetriaren nondik norakoak

Sestaoko estropada eremuko batimetriaren nondik norakoak

Uztailaren 6an, igandean, Sestaoko Bandera egongo da jokoan Euskotren Ligan eta Eusko Label Ligan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasun guztiak ikus daitezke.

2025eko Euskotren Ligako Bilboko Bandera: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita

2025eko Euskotren Ligako Bilboko Bandera: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita

Arraun Lagunakek irabazi du 2025eko Bilboko Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.

Tarte oso txikiarekin izan bada ere, Arraun Lagunak gailendu da Euskotren Ligako lehen estropadan

Tarte oso txikiarekin izan bada ere, Arraun Lagunak gailendu da Euskotren Ligako lehen estropadan

Donostia Arraun Lagunakek irabazi du Bilboko VII. Bandera, Bilboko itsasadarreko uretan lehiatutako Euskotren Ligako lehen estropada puntuagarria. Gorengo mailan estreinatu den Zumaiak, berriz, ezustekoa eman du, hirugarren postuan amaituta erlojuaren kontrako saioa.

Donostia Arraun ehunenengatik gailendu zaio Oriori, Euskotren Ligako lehen jardunaldian

Donostia Arraun ehunenengatik gailendu zaio Oriori, Euskotren Ligako lehen jardunaldian

Egungo txapeldunak 86 ehuneneko aldea atera die oriotarrei.
Xubane Uribarrena: ''Oriori errespetu gehiago zor zaio; hemen ezin da inor despistatu''

Xubane Uribarrena: ''Oriori errespetu gehiago zor zaio; hemen ezin da inor despistatu''

Xubane Uribarrena Arraun Lagunakeko arraunlaria pozarren agertu da Bilboko itsasadarreko erlojupekoa irabazi dutelako eta, ondorioz, garaipenarekin abiatuko dutelako Euskotren Liga. Edonola ere, denboraldi lehiatua izango dela aurreikusi du, Orioren eta Zumaiaren lana nabarmenduta.

Bilboko estropada eremuko batimetriaren nondik norakoak

Bilboko estropada eremuko batimetriaren nondik norakoak

Gaur, uztailaren 5ean, Euskotren eta Eusko Label ligetako Bilboko Banderak egongo dira jokoan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasun guztiak ikus daitezke.

Zumaiak hainbeste kosta zaien sariaz gozatu eta mailari eutsi nahi dio

Zumaiak hainbeste kosta zaien sariaz gozatu eta mailari eutsi nahi dio

Bederatzi denboraldiren ondoren, gorengo mailara igotzea lortu du traineru gipuzkoarrak. Orain, mailari eustea izango ta taldearen helburua. Arraunlari gazteak dituzte, baina argi dute dena emango dutela.

Tolosaldeak ahalik eta banderarik gehien nahi ditu Euskotren Ligan... eta historia egitea du helburu

Tolosaldeak ahalik eta banderarik gehien nahi ditu Euskotren Ligan... eta historia egitea du helburu

Euskadiko Txapelketan, Tolosaldeak garaipena lortu zuen, Arraun Lagunak mendean hartuta; Ramon Erostarberen taldea, hala, hautagai nagusietakoa da, Ligan ere titulua eskuratzeko.

Bilboko Banderak emango die hasiera Euskotren eta Eusko Label ligei

Bilboko Banderak emango die hasiera Euskotren eta Eusko Label ligei

Uztailaren 5ean hasiko dira 2025eko Euskotren eta Eusko Label ligak. Bilboko Bandera izango da estreinako estropada, eta zuzenean jarritu ahalko duzu eitb.eus-en eta ETB1en.

Joana Halsouet, Arraun Lagunakeko patroi lanei ekiteko prest

Joana Halsouet, Arraun Lagunakeko patroi lanei ekiteko prest

Erronka berriari ekingo dio Joana Halsouetek 2025 denboraldian. Arraun Lagunak egungo txapeldunaren patroia izango da. Aurretik Lapurdin ibili zen patroi lanetan; Arraun Lagunaken, aldiz, entrenamendu batzuetan egin zituen patroi lanak. Donostiako taldeko arraunlaria ere izan zen.

Zeintzuk dira Donostiarra, Orio, Hondarribia, Hibaika, Zumaia eta Astilleroren helburuak?

Zeintzuk dira Donostiarra, Orio, Hondarribia, Hibaika, Zumaia eta Astilleroren helburuak?

Arraun Lagunak eta Tolosaldea faborito nagusiez gain, beste sei traineru lehiatuko dira Euskotren Ligan, bakoitza bere helburu eta ibilbidearekin.

Arraun Lagunak eta Tolosaldea, aurtengo faborito nagusiak

Arraun Lagunak eta Tolosaldea, aurtengo faborito nagusiak

Orain arteko lehietan nagusi izan dira. Arraun Lgunakek Gipuzkoako eta Espainiako txapelketak irabazi dutu; Tolosaldeak, aldiz, Euskadikoa. Ibon Gaztañazpi aditu eta esatariak ontzi bakoitzaren gakoak azazltzen dizkigu.

Arraun gala EITBn, denboraldiari hasiera emateko

Arraun gala EITBn, denboraldiari hasiera emateko

Traineru Kluben Elkarteak Eusko Label eta Euskotren ligak aurkezteko ekitaldia egin du Bilboko EITBren egoitzan.

CaixaBankek eta TKEk 2028ra arte luzatu dute elkar lotzen dituen akordioa

CaixaBankek eta TKEk 2028ra arte luzatu dute elkar lotzen dituen akordioa

Finantza-erakundeak eta Traineruen Kluben Elkarteak elkarlanean jarraituko dute, gutxienez beste hiru urtez. CaixaBankek Euskotren Ligako liderren maillota eta Eusko Label Ligako patroi onenaren maillota eta koroa babesten ditu.
Euskotren Ligako patroi onenaren EITB maillota aurkeztu dute, Donostian

Euskotren Ligako patroi onenaren EITB maillota aurkeztu dute, Donostian

Aurten ere EITBk Euskotren Arraun Ligako patroi onenari maillota emango dio denboraldiaren amaieran. Gaur eguerdian egin dute aurkezpena, Donostian. Zenbait arraunlari ez ezik, Joseba Urkiola EITBren kirol zuzendariak eta Borja Rodrigo TKEren presidentea izan dira ekitaldian.

Maren Etxabe, sagar artean hazitako arraunlaria

Maren Etxabe, sagar artean hazitako arraunlaria

Maren Etxabe Arraun Lagunake taldeko arraunlaria da. Hernanin hasi zen arraunean. Euskotren Liga eta Kontxako Bandera irabazi ditu Donostiako taldearekin. Arraun Lagunaken arrakastarako arraunlari garrantzitsua izan da. 19 urte ditu, eta irabazteko gosez dago.

Euskotrenek TKEren emakumezkoen liga nagusia babesten jarraituko du datozen lau urteetan

Euskotrenek TKEren emakumezkoen liga nagusia babesten jarraituko du datozen lau urteetan

Traineruen Kluben Elkarteak eta Euskotrenek elkar lotzen dituen babes akordioa berritu dute. Ondorioz, Euskotrenek emakumezkoen liga nagusia babesten jarraituko du, gutxienez beste lau urtez.

Tolosaldeak estreinakoz irabazi du Euskadiko Txapelketa

Tolosaldeak estreinakoz irabazi du Euskadiko Txapelketa

Euskadiko Txapelketa irabazi berri du Tolosaldeak. Taldeak garaipena nola bizi izan duen kontatu du Naroa Leonet arraunlariak elkarrizketa honetan.

Eusko Label Liga eta Euskotren Liga uztailaren 5ean abiatuko dira

Eusko Label Liga eta Euskotren Liga uztailaren 5ean abiatuko dira

Berritasun gisa, emakumezkoen liga ez da Zarauzko Ikurrinarekin amaituko, Getarian baizik, baina 16 jardunaldi izaten jarraituko du.
Eusko Label eta Euskotren ligak uztailaren 5eko asteburuan hasiko dira

Eusko Label eta Euskotren ligak uztailaren 5eko asteburuan hasiko dira

Berritasun gisa, Euskotren Liga ez da Zarauzko Ikurrinarekin amaituko, eta Galizian asteburu bakarra lehiatuko dute, orain arteko bi asteburuen ordez.

Andrea Astudillok ez du Arraun Lagunaken jarraituko: ''Bota egin naute''

Andrea Astudillok ez du Arraun Lagunaken jarraituko: ''Bota egin naute''

Andrea Astudillo Arraun Lagunakeko patroiak ez du Donostiako klubean jarraituko, bere nahien kontra, bota egin baitute. EITB Media berarekin izan da, gatazkaren arrazoiak zeintzuk izan diren galdetzeko.

1 / 16 Hurrengoa

Euskotren Liga

2025EKO DENBORALDIA

  • Euskotren Ligako 2025eko egutegia. Argazkia: EITB

    Euskotren Ligako 2025eko egutegia. Argazkia: EITB

2025eko Euskotren Ligako egutegia

EITB MEDIA

Emakumezkoen txapelketa uztailaren 5ean hasiko da Bilboko Banderarekin, eta abuztuaren 24an amaituko da, Getariako II. Ikurrinarekin.

Erlazionatutako edukiak:

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
18 14:25 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Frantziako Tourra : 13. etapa
18 21:05 - 23:59 PILOTA | CaixaBank Mastersa: Jaka-Zabaleta vs Etxeberria-Mariezkurrena II