Itxi

albistea

Audientzia oharra

'Teleberri' albistegien artean berriro lider izan da irailean

A.E.

EITB

ETBk hilabetea %13,1eko audientziarekin itxi du, %9,8 ETB-2rentzat eta 1,9% ETB-1entzat, besteak beste.

  • Teleberri 2: Andrea Arrizabalaga eta Asier Odriozola

    Teleberri 2: Andrea Arrizabalaga eta Asier Odriozola

'Teleberri' albistegia lider izan da irailean berriro albistegien artean. ETB-2ko albistegiak %16,5eko audientzia zatia eta 112.000 ikus-entzule ditu bataz beste Euskadin eta eragin esparruan. 246.000 lagunek egin dute bat  albistegiarekin uneren batean. Euskadin ikusiena den bigarren albistegiari 1,3 puntuko aldea ateratzen dio 'Teleberri'k.

ETBk %13,1eko audientzia lortu du orotara irailean: ETB-2k %9,8, ETB-1ek 1,9, ETB-3k %1,1eta ETB Sat-ek %0,3. Iazko garai bereko datuarekin alderatuta ia 3 puntu irabazi ditu ETBk.

Horrez gainera, audientzia onak izan dituzte ETB-2ko beste saio batzuk irailean. 'Euskadi Directo'ren eguneko bi atalek, esate baterako: eguerdian 105.000 lagunek egiten dute bat saiorekin eta gauean, Reyes Pradosek aurkeztutako tarteak, %12,8ko audientzia zatia eta 138.000 audientzia metatua eskuratu ditu.

'Ni Más Ni Menos' aste barruko magazinak ere oihartzun zabala du: %13,7ko audientzia eta 271.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Ondoren ematen den westernak ere jarraitzaile leihalei tinko eusten die %12,7ko audientziarekin.

Ordutegi nagusian erantzun ona du 'La Noche de...' saioak: aurkezpeneko saioak %12,8ko audientzia du eta 228.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

'El Conquistador del Aconcagua'ren emaitzak ere nabarmentzeko modukoak dira: igande gauetan ematen den  saioak %12,7ko sharea eta 312.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu.

Azkenik, aipagarria Iñaki Lopezen '60 Minutos', %10,5eko audientzia eta 252.000 jarraitzailerekin.

Irailean eskainitako 'Euskadi Pregunta' bi atal bereziek ere emaitza nabarmena izan dute. Laura Mintegi eta Antonio Basagoiti elkarrizketatu dituzte hilabete honetan eta bataz beste %12,4ko audientzia izan dute.

ETB-1en kirol emanaldiei erreparatu behar zaie. Kontxako Banderako emanaldiak %22,1ko audientzia lortu zuen, San Miguel Ligako azken estropadak %16,5 eta San Mateoko finalak %12,1, besteak beste.

Aipagarriak, halaber, 'Goenkale'ren denboraldi hasiera, 'Kontuz, Atsuak!' bereziak, 'Bisitaria' eta 'Mihiluze' ETB-1eko saioen artean.