Arte[faktua]
12:50ean
Akaitze Kamiruaga eta 'Geu be bagara itsasoa' liburua, gaur, "Artefaktua" saioan
EITB Media
Portuan lan egin duten hiru belaunalditako 20 emakume ondarroar, lekeitiar eta bermeotarren testigantzak bildu ditu. Guruzne Badiola gonbidatuko du saiora. Ane Arsuaga "Verde Prato", Eli Carrascosa, Ainhoa Carabias eta Ioar Oroz ere izango ditugu saioan. 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
Larunbat honetan, Akaitze Kamiruaga idazlea elkarrizketatuko dute "Artefaktua" saioan Geu be bagara itsasoa (Labayru Fundazioa) liburuaz solastatzeko. Hiru belaunalditako hogei emakume ondarroar, lekeitiar eta bermeotarren testigantzak bildu ditu egileak liburua eta gainontzeko hamabi ikus entzunezko sortzeko. Bertan, portuan lan egin duten emakumeen lan baldintzak, esperientziak, anekdotak, bizipenak, ardurak eta penak irudikatuak agertuko dira; gehienbat beraiek egindako lana ezagutarazteko. Ba al zenekiten portuan, gizonezkoez gain, emakumeak ere badabiltzala? Bestalde, gehienak euskaldunak direnez eta ama hizkuntza herriko euskara dutenez, betidanik erabiltzen duten lexiko berezi eta aberatsa ezagutzeko aukera izango dugu. Honetaz guztiaz idazlearekin mintzatzeko Ondarroako kaira gerturatuko da saioa.
Kamiruagak Guruzne Badiola gonbidatuko du saiora, 52 urtez Ondarroako portuan lan egin duen emakumea. Badiolak lehorrean egin zuen lan gizonezkoak arrantzan joaten ziren bitartean, eta saioan izango da bigarren mailan gelditutako eta emakumeek aurrera ateratako lan horiei ikusgarritasuna emateko.
Bestalde, Tolosako Berdura Plazara gerturatuko gara den Ane Arsuaga, Verde Prato, konpositore eta musikariaren apalategian gordetako liburuez mintzatzeko.
Eli Carrascosa irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.
Sakanako Ainhoa Carabias eta Ioar Oroz ikasleena izango da larunbateko Booktubea.
Guztia saioa osatzen duten beste atalekin batera, gaur, 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.