X

Irratia zuzenean

Bigarren atalaren aurrerapena: Naiaren urtebetetzea ospatuko dute Basakabin

Go!azen

2. ataleko aurrerapena

Naiaren urtebetetzea ospatuko dute gaur 'Go!azen'en!

A.A. | EiTB

2017/11/10

Zuzenek Desi kontratatuko du begirale gisa, Basakabi "modernizatzen" lagundu diezaion. 21:00etan izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.

0:26
  • Whatsapp
  • Bidali

Naia Badiolaren urtebetetze festa ospatuko dute 'Go!azen' telesailaren bigarren atalean, gaur. 21:00etan hasita, Zuzenek Desi kontratatuko duela ere ikusiko dugu ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai izango den saioan.

Naia Badiolak 16 urte beteko ditu Basakabi udalekuetan dagoela. Data oso berezia da harentzat eta bere lagunentzat; izan ere, berak aitortuko duen bezala, minbizia izan zuen garaian "ez zituela beteko" pentsatzera ere iritsi zen.

Hori dela eta, lagunek festa sorpresa bat antolatuko diote, isilpean, eta, Nikoleren laguntzarekin, udalekuko ikasle guztiak bertan izatea lortuko dute. Baina Nikole haserre dago Naiarekin, Erikaren aurrean salatu zuela uste duelako. Asmo onak eramango ote ditu festara?

Bestetik, udalekua gainbeheran doala eta, kongregaziotik zerbait egiteko eskatu diote Zuzeni, eta honek Desi kontratatzea erabaki du, udalekuko filosofia ezagutzen duelako eta, youtuber ezaguna denez, modernitatea ekarriko duelako. Beraz, Basakabi modernizatzeko ekintzak egiteko eskatuko dio. Baina dena ez da zoragarria izango Desirentzat, proposatzen dituenak martxan jartzeko zailtasun bat baino gehiago izango baititu.

Azkenik, Gari eta Eli ere hor dabiltza, bai eta ez, ez eta bai. Elkarrekin gelditzen dira, baina Garik beti ditu arazoak hitzordu horietara joateko, eta Elik ez du pazientzia askorik, ez du jasaten gezurra esaterik.

Gogoratu atalaren emisioaren ondoren, Altxor Ezkutuaren kode berri bat jakinaraziko duela aktoreetako batek. Kode hori 'Go!azen APP'n sartu eta bideo berezi berri bat ikusi ahal izango duzue. Aurreko asteko bideo berezia EOSekin grabatutako sekuentziari buruzkoa izan zen.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    Publizitatea
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Ur Handitan Gizarteko gaien erreportaje sakonak Ur Handitan
    Gure Kasa Gazteen intereseko gaiak Gure Kasa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena