Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Gaur, 11. atala

Julenek eztabaida izango du Alexekin 'Go!azen'en, Naiaren bideoa dela eta

A.A. | EiTB

Alexek Amsterdamera joateko aukera dauka eta berekin joateko eskatuko dio Naiari. Bitartean, ertzainen aurrean deklaratu beharko duela esango dio Anek Eliri.

0:30
Naia eta Alex

Naiak Royal Schoolera bidali beharreko bideoa amaituko du gaur gauean 'Go!azen' telesailaren 11. atalean eta bideo horren harira eztabaida izango dute Alexek eta Julenek. Bien bitartean, ertzainen aurrean deklaratu beharko duela esango dio Anek Eliri.

Uda osoa koreografia prestatzen eta Julenekin grabatzen pasa ostean, Naiak prest dauka Royal Schoolean jarraitu ahal izateko bidali behar duen bideoa. Alexek, Naiak eta Julenek elkarrekin ikusiko dute azken bertsioa. Azkenean, ordea, Julenek eta Alexek eztabaidatzen amaituko dute. Naiari ez diola batere laguntzen leporatuko dio ikasleak dantza irakasleari.

Bien bitartean, Alexek beste plan batzuk ditu. Amsterdamen lan eskaintza egin diote eta onartu egin du. Hori bai, Naia berarekin joatea nahi du. Lortuko ote du? London utzi eta Amsterdamera joango al da gaztea?

Naiak ezingo du inora joan, ordea, Aneren argazkiaren afera konpondu arte. Anek berak argi utziko dio Eliri Ertzaintzaren aurrean deklaratu beharko dutela.

Horrekin nahikoa izango ez balu, aitaren maitasun kontuak ere buruhausteak dira Elirentzat. Lehen ezin zuen jasan Paul eta Amaia bikote izatea eta ahaleginak eta bi egin zituen Zurirekin batera, hautsi zezaten. Helburua lortu dutenean, ordea, damutu egin dira eta orain berriz elkartu daitezen saiatuko dira. Baina burutzen dituzten plan guztiak gaizki ateratzen zaizkie.

Zuzenek ere erronka latza izango du aste honetan. Begoren lana gutxietsi du eta honek egun batez zereginak trukatzeko proposamena egin dio. Komunak, pasiloak, eskailerak, gelak eta abar garbitzen aritu beharko du zuzendari jaunak.

Ostiralero izaten da ikusgai 'Go!azen' telesailaren atal berri bat eitb.eus-en eta ETB1en, 21:00etan. Aurreko atalak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.