Enara

Enara

Enara
Aitziber Errazkin
Enara

Neska jatorra da Enara: atsegina, maitagarria, eskuzabala, bromazalea, pailazo xamarra eta oso baikorra. Bere alaitasuna kutsakorra izaten da normalean.

Bi urtez segidan joan da Basakabi udalekura, baina aurten ez da joango; lan egin beharra. Lanpostu bat aurkitu behar du, Zurirekin batera hartu duen pisuaren alokairua ordaintzeko.

Zehatzago esateko, pisua hartu du Zurirekin, haren ahizpatzakoa den Elirekin eta bien laguna den Anerekin. Eli eta Ane ere Basakabira joaten ziren gaztetxoago zirenean eta udalekuan ezagutu zuten Zuri. Lau neskak elkarri egokitzen saiatuko dira.

Aitziber Errazkin

Zarauzko gazteak egiten du Enararen papera "Go!azen" telesailean. Antzeztea oso gustuko du eta interpretazioa ikasten ari da.