Gu Ta Gutarrak
'Gu ta gutarrak'
Amaiur, talde urdinak arriskuan jarri duen bigarren kidea
L.A.
EITB
Leirek, Enekok, Nahiarak, Agerrek eta Irantzuk Amaiur aukeratu dute Nahiararekin batera eserleku gorrian egoteko. Beraz, orain lau kide ditugu arriskuan: Maider, Urbieta, Nahiara eta Amaiur.
Asterteko saioan urdinek Nahiara jarri zuten arriskuan eta, orain, taldeko bigarren kidea izendatu dute, Nahiararekin batera eserleku gorrian jesarri eta bietako batek saioa utz dezan.
Leirek jatorrena izanik ezin izan du izendapenik jaso; Irantzu ere, gutarburu denez, ezin izan dute aukeratu; azkenik, Nahiara arriskuan dago jada eta, beraz, Eneko, Ager eta Amaiurren artean egon da aukeraketa. Horrela banatu dituzte botoak:
Leire: Amaiur
Eneko: Amaiur
Nahiara: Amaiur
Amaiur: Eneko
Ager: Amaiur
Irantzu: Amaiur
Amaiur izan da guztien artean boto ezberdina eman duen bakarra eta Enekori eman dio; izan ere, Leirek, Enekok, Nahiarak, Agerrek eta Irantzuk Amaiur aukeratu dute Nahiararekin batera eserleku gorrian egoteko. Beraz, 5 botorekin argi geratzen da Amaiur dela kuadrilla urdinean ikusten ez duten kidea.
Gauzak horrela, guztira lau lagun ditugu arriskuan: alde batetik, talde arrosako Maider eta Urbieta; eta, bestetik, Nahiara eta Amaiur talde urdinean.
Korapilo guztia nola askatzen den jakin nahi izanez gero, ez galdu 'Gu ta gutarrak' saioko hurrengo atala!
Hitzordua, astelehenetik ostegunera, 21:00etatik aurrera, ETB1en.