Itxi

Azkenburukoak

Gurin gailetak
Gurin gailetak
Osagaiak
  • Gurina, 250 g (gatzik gabekoa. Giro-tenperaturan edukiko dugu)
  • Glace azukrea, 125 g ( “Icing sugar” izanez gero, 150 g)
  • Arrautza bat ( L tamainakoa. Giro-tenperaturan edukiko dugu)
  • Banilla pasta, koilarakada bat
  • Gari irina, 500 g (bahetua eta legamiarik gabe)
  • Gatz pixka bat
Prestaketa

1.    Gurina irabiatuko dugu krema bat lortu arte.

2.    Azukrea gehituko dugu dena ondo nahastu arte.

3.    Ondoren arrautza, banilla esentzia eta gatza botako ditugu. Abiadura baxuan irabiatuko dugu dena ondo nahas dadin.

4.    Irinaren erdia gehituko dugu, eta abiadura baxuan irabiatzen jarraituko dugu. Pixkanaka-pixkanaka irina gehitzen joango gara irabiagailuak orea nahastea zaila izan arte. Orea irabiagailutik aterako dugu eta mahai gainean jarriko dugu eskuekin oratu ahal izateko.

5.    Orea eskuekin landuko dugu, eta geratzen zaigun irina gehituko diogu pixkanaka-pixkanaka. Oreak itxura zelan aldatzen duen ikusiko dugu. Suabe eta trinkoa geratu behar zaigu. 

6.    Orea prest dagoenean, 10 minutu utziko dugu atseden hartzen. 

7.    10 minutuak igarotzen direnean, orea luzatuko dugu. Lehendabizi eskuekin luzatuko dugu eta ondoren arrabol batekin, labean sartzeko paper baten gainean. 

8.    Orea ahalik eta lauena utziko dugu, eta  labe paperetik geratu diren soberako zatiak kendu egingo ditugu.  

9.    Orea ondo luzatzen dugunean hozkailuan sartuko dugu gutxienez bi orduz.

10.  Orea hotz dagoenean gailetak egingo ditugu. Forma desberdinak egingo ditugu moldeak edo txantiloiak erabiliz. 

11.  Oreari nahi diogun forma eman ondoren hozkailuan sartuko dugu berriz, eta bitartean labea martxan jarriko dugu. 

12.  Labea 180 ºC-ra berotuko dugu eta gailetak sartuko ditugu 6-8 minutuz. Gailetak ondo eginda daudela ikusteko, ertzak aztertuko ditugu. Ertzek urre kolorea hartzen dutela ikusten dugunean, prest egongo dira.  

13.  Gailetak hozten utziko ditugu eta apaindu egingo ditugu.

Gaileten glasatua:

(osagaiak)

Glace azukrea, 500 g

Albumina, 30 g

Ur hotza, 65 ml  

Tartar krema, koilarakada erdia. 

Glace azukrea eta albumina batera irabiatuko ditugu abiadura baxuan. Dena ondo nahastuta dagoenean ura botako dugu, eta bost minutu gehiago irabiatuko dugu.

Hemendik ateratzen den glasari ura gehitzen joango gara nahi dugun loditasuna lortu arte. Horrek gailetak apaintzeko forma eta testura desberdinak egitea ahalbidetuko digu.

Gaileten apainketa

Gaileta batzuk apaintzeko fondanta erabiliko dugu. Beste batzuk glasarekin apainduko ditugu.