Itxi

Azkenburukoak

Errezil sagar opiltxoa banilla saltsarekin
Errezil sagar opiltxoa banilla saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Errezil sagar opiltxoa:
  • ¿2 errezil sagar
  • ¿Esne gaina, 200 g
  • ¿Azukrea, 35 g
  • ¿Arrautza bat
  • ¿Gorringo bat
  • ¿2 ezti koilarakada
  • ¿Gurin zatitxo bat
  • Banilla saltsa:
  • ¿Esne gaina, 200 g
  • ¿Azukrea, 35 g
  • ¿Banilla adar bat
  • ¿3 gorringo
  • Intxaur karamelizatuak:
  • ¿Intxaurrak, 150 g
  • ¿Azukrea, 100 g
  • ¿Ur pixka bat
  • Sagar toffea:
  • ¿2 sagar
  • ¿Azukrea, 100 g
  • ¿Esne gaina, 100 g
  • ¿Gurina
Prestaketa

Errezil sagar opiltxoa:

Sagarrak zuritu, zatitu eta zartagin batean gurinarekin gorritu, eztia gehitu eta karamelizatu. Ontzi batean beste osagaiak elkartu eta ondo nahastu. Molde batean sagarrak jarri eta zukuarekin estali eta laberatu 180ºCtan 10.15 minutuz. Hozterakoan moldetik kendu.

Banilla saltsa:

Esne gaina banilla adarrarekin berotzen jarri eta gorringo eta azukrearekin nahastu, berotzen jarri eta loditzen denean sutatik atera eta hotzean gorde.

Intxaur karamelizatuak:

3 osagaiak zartagin batean jarri eta karamelizatu arte mugitzen egon. Erretilu batean luzatu hoztu arte.

Sagar toffea:

Zartagin batean azukrea karamelizatzen jarriko dugu eta kolorea hartu duenean sagar zuritu eta zatitua gehitu, ondo egin eta esne gaina sartu. Irakin bat eman eta dena birrindu. Lodia geratu behar da.

BUKAERA:

Plater batean errezil sagar opiltxoa jarri eta ondoan banilla saltsa bota. Inguruan intxaur karamelizatu batzuk jarri.