Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Dorayakiak, txokolate kremarekin eta mango karamelizatuarekin
Dorayakiak, txokolate kremarekin eta mango karamelizatuarekin
Osagaiak
  • Dorayakiak:
  • 2 arrautza
  • Azukrea, 50 g
  • Eztia, 15 g
  • Irina, 85 g
  • Gatza
  • Legami hautsa, 2 g
  • Ura, 40 ml
  • Oliba olioa
  • Babarrun orea (anko)
  • Babarrun orea (anko):
  • Tolosako babarrun beltzak, 125 g
  • Ura, 500 g
  • Gatza, 2 g
  • Azukrea, 100 g
  • Txokolatezko krema:
  • Esnea 250 g
  • Esne-gaina 83 g
  • Azukrea 50 g
  • Maizena 14 g
  • Irina 10 g
  • 2 gorringo
  • Txokolate beltza, 100 g
  • Mango karamelizatua:
  • Mango bat
  • Moskabado azukrea, koilarakada bat
  • Ura
  • Menda
Prestaketa

Dorayakiak

Maria bainuan arrautzak azukre eta eztiarekin harrotzen jarri. Loditzen direnean,  irina botako diogu, legami hauts eta gatzarekin nahastuta. Poliki poliki nahastu, ura gehitu, estali eta egoten utziko dugu.

Ondoren, zartagin bat berotzen jarri eta oliba olio edo gurin pixka bat jarri ostean, egin berri dugun orearen koilarakada bat botako dugu. Gorritzen utzi eta burbuilak agertzen direnean buelta emango diogu berriro gorritu arte. Zartaginetik atera eta, dorayaki batean babarrun ore koilarakada bat jarri ondoren, gainean beste dorayaki bat jarri.

Babarrun orea (anko)

Babarrunak beratzen utzi bezperatik. Biharamunean, babarrunak xukatu, ur berria jarri eta 2 minutuz irakiten eduki. Berriro xukatu eta gatza eta 500 gr urekin egosten jarri presio eltzean. Egosita daudenean, azukrea gehitu eta egosten utzi karamelizatu edo loditu arte.

Gozoagoa nahi bada, azukre gehiago gehitu.

Txokolatezko krema

Esne-gaina eta esnea kazola batean berotu. Beste kazola batean gorringoak, irina, maizena eta azukrea nahastu. Esnekiak irakitean, beste kazolara bota eta sutan jarri. Hagaxkarekin nahastu loditu eta egosi arte. Txokolate beltza gehitu eta nahastu. Hotzean gorde.

Mango karamelizatua

Zartagin batean azukrea bota eta ur pixka batekin karameloa egin. Bertara mangoa zatitan bota, ondo karamelizatu eta sutatik ateratzerakoan menda juliana eran moztuta gehitu.

Amaiera

Plater batean krema desberdinez beteriko dorayakiak jarri eta, gainean edo ondoan, mango karamelizatua.