Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Ajoarriero bakailaoa otarrainxkekin
Ajoarriero bakailaoa otarrainxkekin
Osagaiak
  • Ajoarriero bakailaoa:
  • -Bakailaoa, hezurrik gabe, 750 g
  • -Tipula, zati txikitan, 500 g
  • -Piper berdea, 250 g
  • -Pikillo piperrak, dadotan, 200 g
  • -4 baratxuri-ale xehatu
  • -Oliba olioa, 200 g
  • -Tomate-saltsa, 400 g (tomatea, 1 kg; tipula, 400 g)
  • -Perrexil xehatua
  • -Baratxuri-olio frijitua
  • -Baratxuriak, xaflatan
  • -Oliba olioa, litro bat
  • Otarrainxka salteatuak:
  • -6 otarrainxka zuritu
  • -Oliba olioa, txorrotada bat
  • Beste osagaiak:
  • -Bakailao azal kurruskaria
  • -Perrexil txikitua
Prestaketa

Ajoarriero bakailaoa

Tipula eta piper berdea oliba olioarekin erregosi. Ia eginda dagoenean (kolorerik hartu gabe), gehitu piper gorria, utzi 6 minutu gehiago, eta atera. Gehitu baratxuri xehatua, ondo nahastuta, eta, azkenik, gehitu tomate frijitua.

Tomate saltsa

Tipula bigundu, kolore askorik hartu gabe, eta zatitutako tomatea gehitu; 15 bat minutuz egosten utzi, gatz- eta azukre-puntua eman, eta txikitu; iragazi gabe utzi. Jarri baratxuri-olio epela eltze batean, sartu bakailao xerrak, eta busti poliki-poliki, 5 bat minutuz (egin arte).

Piperradaren eta tomatearen nahasketari bakailao konfitatu zatiak gehitu, azalik gabe, baratxuri-olio frijitua (baratxuriak gehitu gabe) eta perrexil xehatu pixka bat. Dena su motelean eta kazola jarri, bakailaoa xafletan apurtuz joango da, eta olio frijitua tomatearekin elkartuko da, eta testura berezi bat sortuko du, baina ez koipetsua.

Otarrainxka salteatuak

Otarrainxkak zatitu, eta zartagin batean salteatu, oliba olioarekin. 

Beste osagaiak

Bakailaoari kendutako azala lehortzen jarri labe barruan, 80 graduan. Prest dagoenean, olio berotan sartu, azala suflatzeko.

Bukaera

Plater sakon batean, koilarakada on bat ajoarriero bakailao jarri, eta, gainetik, otarrainxkak eta apaintzeko perrexil txikitua eta bakailao azal kurruskaria