Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Legatza pil-pilean eta barazki parrilada piper eta zigalatxoekin
Legatza pil-pilean eta barazki parrilada piper eta zigalatxoekin
Osagaiak
  • (4 pertsonarentzat)
  • Barazki parrilada egiteko:
  • - Naiarako piper gorriak, poto bat
  • - 5 zigalatxo
  • - Piper berdea
  • - Azalorea
  • - Brokolia
  • - Lekak
  • - Kuiatxoa
  • - Azenarioa
  • - Baratxuria
  • - Olioa
  • - Gatza
  • Legatza pil-pilean egiteko:
  • - Legatza
  • - Oliba olioa
  • - Gatza
  • - Kaiena
  • - Txipiroi bat
Prestaketa

Barazki guztiak juliana eran zatitu, eta lapiko batean egosi. Egosi ondoren, plantxa edo zartagin batean salteatu.

Lapiko batean olioa jarri, eta berakatza bota. Berakatza gorritzen hasten denean, piper gorria bota, azukre eta gatz pixka batekin.

Zigalatxoei burua eta buztana kendu. Zartagin bat su beroan jarri, eta zigalatxoen buztanak bota. Limoi erdiren zukua, kaiena, berakatz pixka bat eta ardo zuria bota gainetik. 

Zigalatxoen buruak eta haragia plantxan egin.

Platerean, piper gorriak jarri lehendabizi, eta barazki parrilada gainean.