Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Barazki eta tofu bolak tomate eta kalabaza saltsarekin
Barazki eta tofu bolak tomate eta kalabaza saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Barazki eta tofu bolak:
  • ¿ Azenarioa, 200 g
  • ¿ Kalabazina, 300 g
  • ¿ Perretxikoak, 200 g
  • ¿ Tipulin bat
  • ¿ Tofua, 200 g
  • ¿ Txitxirio irina
  • ¿ Sesamo haziak
  • ¿ 2 arrautza
  • ¿ Gatza
  • ¿ Oliba-olioa
  • Tomate eta kalabaza saltsa:
  • Kalabaza, 200 g
  • Adar tomatea, 100 g
  • Tipulin bat
  • Barazki salda
  • Gatza
  • Oliba-olioa
  • Perretxiko eta patata karratutxoak:
  • 6 peretxiko
  • Patata bat
  • Gatza
  • Oliba-olioa
Prestaketa

Barazki eta tofu bolak:

Tipula brunoise erara txikitu eta zartagin batean oliotan erregosi. Azenarioak, perretxikoak eta kalabazina karratutxotan zatitu eta típula dagoen zartaginean gorritu. Barazkiak bigundu direnean, sutatik atera. Ontzi batean sartu eta tofu karratutxoak sartu, arrautza bat eta 2 koilarakada txitxirio irinekin. Ondo nahastu eta gatzean probatu ondoren, bolak egin. Honen ondoren arrautzetatik eta txitxirio irinetatik pasa eta oliotan frijitu, paperean xukatu eta geroko gorde.

Tomate eta kalabaza saltsa:

Tipulina txikitu eta zartaginean oliba olioarekin erregosi. Tomatea zatituta eta hazirik gabe gehitu. Erregosi hori ere eta kalabaza zatituta sartu, barazki salda txorrotada bat bota eta egosten utzi. Birringailuarekin txikitu, iragazi eta ontzi batean sartu.

Perretxiko karratutxoak:

Perretxikoak garbitu eta karratutxotan zatitu. Patata zuritu eta karratutxotan zatitu, perretxikoak bezala. Perretxikoak zartagin batean olioarekin salteatu. Patata oliotan frijitu eta perretxikoekin nahastu.

Bukaera:

Plater azal batean tomate eta kalabaza saltsa koilarakada on bat eta lau barazki bola jarri. Perretxiko eta patata nahasiak eta perrexil txikitu pixka bat bota.