Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Azalore-mamia gorringo frijitua, lekak salteatuta eta idiazabal xerrak
Azalore-mamia gorringo frijitua, lekak salteatuta eta idiazabal xerrak
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Azalore-mamia:
  • Ardi esnea, 200 g
  • Azalore erdi
  • Esne-gaina
  • Gurina
  • Gatza
  • Gatzagia
  • Gorringo frijitua:
  • 2 arrautza
  • Ogi birrindua
  • Frijitzeko olioa
  • Leka salteatuak:
  • Leka sorta bat
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Idiazabal gazta xerrak:
  • Idiazabal ketu zati bat
  • Azalore gorritua:
  • Azalore zati bat
  • Gatza
  • Oliba-olioa
Prestaketa

Azalore-mamia:

Ardi esnea epeldu eta gatzagia jarriko diogu mamia egin dadin.

Beste aldetik, ura irakiten jarri eta gatz pixka bat botata azalorea egosiko dugu. Eginda dagoenean, uretatik atera eta birringailuarekin ondo txikitu eta esne-gaina eta gurin pixka bat botako diogu, pure fin bat lortu arte.

Mamia eginda dagoenean, azalore purearekin nahastu eta hotzean gorde.

Gorringo frijitua:

Gorringoari gatza jarri eta ogi birrindutik pasako dugu. Hotzean uzten dugun bitartean, frijitzeko olioa berotzen jarri eta bertan gorringoa frijitu egingo dugu. Paperean xukatu.

Leka salteatuak:

Lapiko bat urarekin sutan jarriko dugu gatz pixka batekin.

Lekak garbitu ondoren, juliana eran ebaki eta uretan 2 minutuz egosi. Ur hotzetara atera eta xukatu egingo dugu. Zartagin bat oliba olioarekin berotzen jarri. Bertan lekak salteatu eta gatz pixka bat botako diegu.

Idiazabal gazta xerrak:

Patata zuritzailearekin xerrak batzuk aterako dizkiogu gazta pusketari.

Azalore gorritua:

Azalore pusketa batekin xerrak finak egingo ditugu zuhaixka tankera emanez eta zartagin batean olioaren laguntzaz gorritu egingo ditugu.

BUKAERA:

Plater sakon batean 2 koilarakada mami eta azalore pure jarriko ditugu eta gainean gorringo frijitu bat. Honen alboan leka salteatuak, eta gazta xerrak. Azalore zuhaixka batzuk ere sartuta jarriko ditugu.