cerrar buscador

Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Azafrai aranciniak gaztaz beterik kukulu entsaladarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Azafrai aranciniak:
  • Tipulin bat
  • Azenario bat
  • Kuiatxo erdi bat
  • Arroza, 200 g
  • Oilo salda, 800 g
  • Azafrai pistilo batzuk
  • Gurina, 50 g
  • Parmesano birrindua, 60 g
  • Gazta krematsua, zati bat
  • Irina, 100 g
  • Ura, 200 g
  • Ogi birrindua
  • Ekilore olioa
  • Kukulu eta errusiar entsalada:
  • Patata bat
  • Azenario bat
  • Latako atuna
  • Oliba berdeak
  • Kukulua bat
  • Arrautz egosi bat
  • Maionesa, 2 koilarakada
  • Gatza
  • Antxoa xerrak
  • Tomate frijitu saltsa:
  • Adar tomatea, 250 g
  • Azukrea, 12 g
  • Sagardo ozpina, koilarakada bat
  • Tipulin erdi bat
  • Azenario erdi bat
  • Porru zatitxo bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
Prestaketa

Azafrai aranciniak:

Zartagin batean tipulin txikitua erregosten jarri olioarekin. Azenarioa eta kuiatxoa karratu txikitan moztu ondoren, zartaginera bota eta erregosten jarraitu. Bigun daudenean, azafrai pistiloak bota erregosi daitezen, eta arroza sartuko dugu. Sueztitu eta salda gehitzen joan pixkanaka arroza egin arte. 18 bat minutu izango dira. Sutatik atera eta gurina eta parmesano birrindua gehitu. Hozkailuan sartu.

Hotz dagoenean, arroz bolak egingo ditugu, eta barruan gazta krematsu zati bat sartuko dugu. Ontzi batean irina eta ura nahastu eta nahasketa horretatik pasatuko ditugu arroz bolak. Ondoren ogi birrindutik. Olio berotan frijitu, eta paperean xukatu.

Kukulu eta errusiar entsalada:

Lehenengo, patata eta azenarioa uretan egosiko ditugu. Zuritu eta karratutxotan moztuko ditugu, eta ontzi batera pasatu. Ontzian, atuna, oliba berde zatituak eta maionesa gehituko ditugu, eta ondo nahastu. Gatz puntua jarri. Kukuluak xerra loditan moztu eta koilarakada bat errusiar entsalada botako diegu. Gainetik arrautza egosi birrindua jarriko dugu.

Tomate frijitu saltsa:

Ebaki tomateak lau zatitan eta gorde. Bestalde, txikitu barazki guztiak brunoise finean, eta jarri su baxuan oliba-olio suabe pixka batekin.

Gehitu tomatea eta utzi egosten bi orduz, etengabe eraginez. Jarri azukrea eta, kolorea hartzen duenean, gehitu ozpina, utzi irakiten eta bota tomate egosiari.

Txikitu tomatea irabiagailu baten laguntzarekin eta iragazi, gatz-puntuan jarri eta zerbitzatu.

BUKAERA:

Plater batean koilarakada bat tomate saltsa ipiniko dugu, eta gainean arancini batzuk jarri. Inguruan kukuluak, gainetik errusiar entsalada dutela.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
  • logo eitb nahieran
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena