cerrar buscador

Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Babarrun berdinak txipiroiekin salteatuta perretxiko saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Babarrun berdinak txipiroiekin:
  • Babarrun berdinak, 200 g
  • Tipula bat
  • Porru bat
  • 4 txipiroi
  • Baratxuri ale bat
  • Ardo zuri zorrotada bat
  • Gatza
  • Perrexil txikitua
  • Perretxiko saltsa:
  • Perretxikoak, 200 g
  • Tipulin bat
  • Gurina, 100 g
  • Esne-gaina, 200 g
  • Gatza
  • Nori kurruskaria:
  • Nori lehor orri bat
  • Arrautza zuringoa
  • Sesamo haziak
Prestaketa

Babarrun berdinak txipiroiekin:

Aurreko gauetik babarrunak uretan beratzen jarriko ditugu. Biharamunean beratzeko ura aldatu eta porrua, tipula eta olio zorrotadatxo batekin egosten jarriko ditugu ordu betez.

Bestalde, txipiroiak makilatxotan moztu eta ontzi batean sartuko ditugu baratxuri eta perrexil txikitua eta olioarekin. Hortik atera eta zartagin bero batean gorritu egingo dugu. Kolorea hartzen duenean, babarrun koilarakada on bat bota eta pixka bat salteatu. Perrexilarekin bukatu.

Perretxiko saltsa:

Zartagin batean tipulina txikitua erregosi gurinarekin, ondoren perretxikoak zatituta gehitu, sueztitu eta esne-gaina bota, eta 10 minutuz egosi. Gatza bota.

Nori kurruskaria:

Nori orriari zuringoa igurtzi eta sesamo haziak erantsi egingo dizkiogu. Lehortzen utzi eta oliotan frijitu.

BUKAERA:

Plater batean babarrun eta txipiroiak jarri eta ondoan perretxiko saltsa bota. Gainean nori kurruskariak jarri.

 

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
  • logo eitb nahieran
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena