Joseba Arguiñano Sukalerrian
13:15ean
Kristina Saralegi talogilea, gaur, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan
EiTB
Gonbidatuak taloak prestatuko ditu eta aurkezleak, berriz, betegarria: oilaskoa pibil erara.
-
Kristina Saralegi talogilea. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Astea bukatzeko, Kristina Saralegi talogilea hartuko dute lagun "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan gaur. Kristinak Leitzako Erro baserrian egiten ditu taloak, baina, oraingoan, Josebari erakutsiko dio zelan egiten dituen. Eta, taloarekin batera jateko, aurkezleak ezohiko betegarria prestatuko du: oilaskoa pibil erara. Beraz, talo eusko-mexikarra sortuko dute elkarrekin.
"Joseba Arguiñano Sukalerrian" 13:15ean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.