Itxi

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

13:15ean

Gorka Irazabal nekazari gaztea, gaurko "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

EiTB

Gonbidatuaren laguntzarekin, Joseba Arguiñanok barbarinak oliba beltz patata purearekin prestatuko ditu.

  • Joseba Araguiñano sukaldaria.

    Joseba Araguiñano sukaldaria. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Gaur, Gorka Irazabal Gamiz-Fikako nekazari gaztea izango dute gonbidatu "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. Goreko izenpean ekoizten ditu barazki ekologikoak, eta bere produktuak lagungarriak izango dira prestatuko duen platerean: barbarinak oliba beltz patata purearekin.

Gainera, beste ekoizle gazte batzuengana joango dira; Azpeitiko Sakona baserria bisitatuko dute, eta bertan hazten dituzten barazkiak erakutsi eta porruak landatzen ikasiko dute. Bestalde, Diman, Oneka Zaballaren limusina arrazako behiak ikusiko dituzte.

"Joseba Arguiñano Sukalerrian" gaur izango da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.