Joseba Arguiñano Sukalerrian
13:15ean
Gorka Ortiz de Urbina, Zeledon, gaur, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan
EiTB
Gasteizko egun handia gogoratzeko, txerri-hanka beteak prestatuko dituzte Zeledonek eta Joseba Arguiñanok.
-
Gorka Ortiz de Urbina, Zeledon. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Gaur, abuztuak 4, Gasteizko egun handia da, eta horregatik, Joseba Arguiñanok ezohiko jai hauetan, hiriko pertsonaia ospetsuenetako bat gonbidatuko du saiora: Gorka Ortiz de Urbina, Zeledon. Elkarrekin, txerri-hanka beteak prestatuko dituzte eta platera bustitzeko ogiaren bila Gasteizko Mamia okindegira joango dira. Bertan, gainera, menua borobilduko duen postre freskagarri bat egingo dute.
Arabatik mugitu gabe, Oroko santutegiko inguru ederrak ezagutzera joango dira eta Atabaka jatetxea bisitatuko dute.
"Joseba Arguiñano Sukalerrian" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.