Itxi

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

13:15ean

Marco Bianchi italiarra, gaur, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

EiTB

Gasteizko Museo del Órgano jatetxe begetarianoaren jabeak kuia eta patatak labean erromeroarekin prestatuko ditu.

  • Marco Bianchi sukaldaria

    Marco Bianchi sukaldaria. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur, Marco Bianchi italiarra izango dute gonbidatu "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. 20 urte daramatza Euskal Herrian, eta primeran ezagutzen ditu hango eta hemengo platerak. Bianchik Gasteizko Museo del Organo jatetxe begetarianoa dauka, eta bertan prestatzen duten errezeta bat egingo du: kuia eta patatak labean erromeroarekin.

Gainera, Durangoko Txoria Nuen Maite tabernara joango dira plater eta koktel berezi bat hartzera, eta, zapore bereziekin jarraituz, lore jangarriak eta usaintsuak dastatuko dituzte Fikako Biolandare hazitegi ekologikoan.

"Joseba Arguiñano Sukalerrian" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.