Joseba Arguiñano Sukalerrian
13:15ean
Iraide Azkarate hartuko du gaur "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioak
EiTB
Gainera, Gernikan Bidaguren gozotegiko 'ori-baltz' ospetsuak dastatuko dituzte eta Kortezubin Marco Pollo erretegian egingo dute geldialdia.
-
Iraide Azkarate "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Gaur eguerdian, Iraide Azkarate etorriko da "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saiora plater bikain bat prestatzera: brioche torradak limoi krema eta txokolate zuri zoparekin. Hotel bateko harreran lan egiten duen gernikar gazte honek bizitza osoa eman du ostalaritzan lanean. Bidaiatzea asko gustatzen zaio, eta munduan barrena zebilela istorio bitxi bat baino gehiago bizi izan du.
Gainera, gozotasunik galdu gabe, horren herrira joango dira, Gernikara, Bidaguren gozotegiko "ori-baltz" ospetsuak dastatzera. Eta, bideari jarraituz, Kortezubin egingo dute geldialdia, Marco Pollo erretegian, Jose Antonio Bastegietaren eskutik.
Hori guztia eta gehiago, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan, astelehenetik ostiralera, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.