Itxi

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

13:15ean

Mikel Odriozola sukaldaria, gaur eguerdian, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

EiTB

Euskal txerria protagonista izango denez, Arruitzen animalia hau nola hazten duten azalduko digute.

  • Joseba Arguiñano, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioko aurkezlea

    Joseba Arguiñano, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB

Gaur, euskal txerria izango da protagonista "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. Horretarako, Mikel Odriozola, Lizasoko Orgi jatetxeko sukaldaria izango da gonbidatu. Mikel Maskarada enpresako kolaboratzaile, bezero eta defendatzaile sutsua da. Eta, nola ez, arroza euskal txerri muturrekin, belarri kurruskariarekin eta onddoekin nola prestatu erakutsiko digu.

Horrez gain, Lekunberrin Maskaradaren produktu guztiak ezagutuko ditu Arguiñanok. Arruitzen berriz, euskal txerriak zelan hazten dituzten azalduko digute.

"Joseba Arguiñano Sukalerrian" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.