Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Txokolate, ahuakate eta fruta kopa
Txokolate, ahuakate eta fruta kopa
Osagaiak
  • Txokolate beltza %60 kakaoa duena, 120 g
  • Ahukate heldu pare bat
  • Edari begetala, 100 g (arbendol edaria)
  • Kakao hautsa, 3 koilarakada
  • Banilla estraktua, koilarakada txiki bat
  • Askotariko fruitu lehorrak, 100 g
  • Garaiko frutak, 200 g
  • Koko birrindua, 50 g
  • Menda hostoak
Prestaketa

Edari begetala lapiko batean jarriko dugu berotzen, eta bitartean txokolatea zati txikitan moztu eta katilu handi batetan jarriko dugu. Edari begetala irakiten hasten denean, txokolateari gehitu, urtu dadin.

Ahuakateak zuritu eta irabiagailuaren ontzian sartu gainerako osagaiekin batera (txokolate urtua barne). Dena ongi birrindu, mousse krematsu bat lortu arte. Gorde hozkailuan.

Fruta freskoa laurdendu, eta fruitu lehorrekin nahasi. Aukeratutako kopa edo edalontzian koilarakada bat fruta jarri oinarrian eta horren gainean koilarakada eder bat txokolate krema. Dena errepikatuko dugu beste bi geruzekin, eta bukatzeko koko birrindua eta menda hostoak jarriko dizkiogu gainean.