Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Arrain hanburgesa barazkiekin txingarretan
Arrain hanburgesa barazkiekin txingarretan
Osagaiak
  • Legatza, 500 g
  • Arrautza bat
  • Perrexil xehatua, koilarakada bat
  • Berakatz atal bat txikituta
  • Ogi birrindua, koilarakada pare bat
  • Gatza eta piperbeltza
  • Oliba-olio birjina
  • TXINGARRETAN EGITEKO BARAZKIAK:
  • Kuiatxo bat
  • Barrengorri batzuk
  • Pipermorro bat
  • Nahi ditugun barazkiak
  • Berakatz atal bat
  • Perrexila
  • Oliba-olio birjina
  • Gatza eta piperbeltza
  • TARTARIAR SALTSA EGITEKO:
  • Maionesa saltsa, 250 g
  • Kaparrondo txikituak, 2 koilarakada
  • 6 ozpinetako luzoker txikitu
  • Perrexil txikitua, koilarakada bat
  • Tipulin txikitua, koilarakada bat
  • Tipuleta txiki bat
  • Dijongo ziapea, 2 koilarakada
  • Soja saltsa, koilarakada txiki bat
  • Piperbeltza
  • AUKERAN:
  • Hanburgesa ogia
Prestaketa

Legatza laban baten laguntzarekin edo robotarekin txiki-txiki zatitu. Jarraian, arrautza irabiatu eta berakatzarekin, perrexilarekin eta ogi birrinduarekin batera, legatzari gehitu. Gatza eta piperbeltza bota eta ondo nahasiko dugu dena. Hanburgesa itxura eman, erretilu batean jarri eta plastikoarekin batu ondoren, hozkailuan sartu, egiteko garaia iritsi arte.

Tartariar saltsa egiteko, osagai guztiak labanarekin txikitu eta katilu batean ondo nahasi.

Barazkiak garbitu eta zatitu, gero txingarretan egiteko.

Dena prest dugunean, hasteko barazkiak egingo ditugu txingarretan. Esprai poto bat oliba olioarekin bete eta honekin barazkiak busti ondoren, txingarretan erretzen jarri. Bitartean, perrexila eta berakatz atal bat txikitu eta oliba-olioarekin katilu batean jarri, barazkiak eginda egon baino bi minutu lehenago, honekin margotzeko brotxa baten laguntzarekin.

Barazkiak erdi eginda daudenean, hanburgesa txingarretan egiten jarri.

Dena eginda daukagunean, tartariar saltsarekin batera zerbitzatu.