Txoriene
Sukaldaritza
Duzunaritzeko Gamia jatetxea, asteon, 'Txoriene'n
EiTB
Duzunaritze-sarrasketako Gamia Jatetxeko Bruno Jauriberry sukaldaria izango dugu errezetak prestatzen.
Aste honetan "Txoriene" saioan, Duzunaritze-Sarrasketako Gamia jatetxea izango dugu. Jatetxeko sukaldari nagusia Bruno Jauriberry da eta datorren astean zehar, Gamia jatetxean dastatu daitezkeen platerak prestatuko dizkigu.
Gamia jatetxea, Duzunaritze-Sarrasketa herrian dago, Donibane Garazitik oso gertu. Bernart Etxepareren sorterria izateaz gain, Duzunaritzeko herria iparraldeko xarma bereziaren erakusle da. Gamia jatetxea herriko medi tontor batean dago kokatuta eta sukaldaritza bereziaz gain, paraje ederrak ikusteko aukera ematen du lokalizazio paregabe honek.
Aste honetan, Bruno Jauriberryk prestatuko dituen plateren artean, honakoak ditugu: amatxiren zopa, bonba arroza barazkiekin, uso bularrak salmis saltsan eta amuarrain terrina.
Hau guztia, "Txoriene"n astelehenetik ostiralera, 13:30etik aurrera, ETB1en.