Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

Gaur, 22:20an

Aurreko saioetako protagonista batzuk bilduko ditu 'Ur Handitan' saioak

A.E.| EiTB

Mikele Grande nerabe transexuala, minbizia gainditu duen Maite Olea, anorexia jasan zuen Itxaro Mendizabal eta harrera aita den Xabier Euzkitze arituko dira Xabier Madariagarekin hizketan.

0:24

Gaurko 'Ur Handitan' saioan, aurreko saioetatik pasatu diren hainbat protagonista elkartuko dituzte Azpeitiko Soreasu zineman.

Aste honetan, Mikele Grande nerabe transexuala, minbizia gainditu duen Maite Olea, anorexia jasan zuen Itxaro Mendizabal eta harrera aita den Xabier Euzkitze arituko dira solasean Xabier Madariagarekin.

Batetik, euren atalak ekarriko dituzte gogora, tertulian izango dituzten protagonistekin batera, saioan azaldu zirenen testigantzetatik abiatuta hausnarketari ekiteko. Ondoan dutenaren larrutan jarriko dituzte eta horien testigantzaren inguruan zein iritzi duten galdetuko diete, besteak beste.

Bestetik, Xabier Madariaga banan-banan bilduko da protagonista bakoitzarekin. Saioko atalak elkarrekin ikusiko dituzte pantaila handian, eta bertan ikusitakoaz gain, 'Ur Handitan' saioko protagonista izateak eurengan utzi duen arrastoaz arituko dira, une hunkigarri ugari gogora ekarriz.

Hori guztia gaur, 'Ur Handitan' saioan, 22:20tik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.