Bitxikeriak -

Sarean eskuragarri

Haurdunen itxurak egiteko silikonazko sabel faltsuak modan, Txinan

Produktua eskuragarri dago jada zenbait webetan, 40 eta 90 euro arteko prezioan, eta "haurdun dauden emakumeen pribilegioak" lortu ahal izateko aukera gisa saltzen dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinako hainbat webgunetan eskuratu daitezkeen silikonazko sabelak negozio bikaina bilakatu dira. Emakume askok, haurdunen itxurak eginez, besteak beste, autobusean esertzeko lekua lortzeko erabiltzen dituzte.

Pekin Berria egunkariak argitaratu duenaren arabera, produktua eskuragarri dago jada zenbait webetan, 40 eta 90 euro arteko prezioan, eta "haurdun dauden emakumeen pribilegioak" lortu ahal izateko aukera gisa saltzen dute.

"Jada ez duzu errenkan jarri beharko, eta autobusean beti izango duzu eserlekua"; horrelako esaldiak irakur daitezke silikonazko sabel horien iragarkietan. Hasiera batean mozorrotzeko edo haurdun zeuden emakumeek sabela babesteko sortu zituzten arren, erosleak beste erabilera batzuk ematen hasi dira orain.

Orain arte sabel faltsuak ez ziren oso ezagunak, baina aste honetan bertan emakume bat autobusean eserlekua izateko haurdun itxurak egiten harrapatu dute. Dirudienez, sabela gehiegi mugitzen zelako konturatu ziren autobuseko gainerako bidaiariak amarruaz.

Emakumeak sabel faltsua saldu zion enpresa salatu du, publizitate engainagarria egiteagatik. Hala ere, Pekingo agintariek ez dute salaketa onartu; izan ere, "jendea engainatzeko erabiltzen bada, erantzukizunak onartu behar dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste xelebreak Txina gaur Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Amak albisteak