Bitxikeriak -

Fake edo gezurrezko irudiak

Iraganeko denboraleen irudiek zalaparta sortu dute Whatsapp bidez

Elurrak eta euriak sortutako triskantzen argazkiak bolo-bolo dabiltza azken egunotan sare sozialetan baina adi, egiazkoak diren arren, ez dira oraingoak, eta ez dute gertatzen ari dena erakusten.

Berria balitz bezala zabaltzen ari den argakia: Santurtziko Metroa urpean.
Berria balitz bezala zabaltzen ari den argakia: Santurtziko Metroa urpean.
Berria balitz bezala zabaltzen ari den argakia: Santurtziko Metroa urpean.

E.J.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olatu handiak, euria eta hotza, horixe ekarri digu aurreko asteburuan Euskal Herrira iritsi zen denboraleak. Urteko lehen elurtea nozitzen ari gara eta iragarpenen arabera, egoerak okerrera egingo du datozen ordu eta egunetan.

Dena dela, sare sozial eta Whatsappen antzeko aplikazioei kasu egiten badiegu, hondamendia gain-gainean dugula jada dirudi. Izan ere, ziztu bizian zabaltzen ari dira katastrofea erakusten duten irudiak: errepideak moztuta, metro-geltokiak ur azpian, errepide-seinale berri eta bitxiak elurtearen erdian (batzuk umore ukitu bat ere badute)?

Getxo, inundaciones, fake 205

Santutzi,metro inundado, fake 2015

Algorta, inundaciones, 2011, fake 2015

Pamplona,nevada, nontaje 2015

Gertatzen ari dena da irudi zaharrak berreskuratu eta berriak balira bezala zabaltzen ari direla bolo-bolo, eta irudiekin batera, asaldura, kezka eta alarma.

Ez larritu, ordea, ez dira benetako irudiak; guztiok entretenitzeko fake edo muntaiak baizik. Antzeko zerbait gertatu zen 2013ko urtarrilean ere. Goiz batean, ziztu bizian zabaldu zen Bilboko irudi ikusgarri bat: Zorrotzako bihurguneak ageri ziren, urak hartuta, eta autoak ez atzera ez aurrera. Jende askok bere ibilbidea aldatu zuen, baina argazkia, 2009koa zen.

Bilbao Zorroza, inundaciones, 2009, fake 2013

 

Horrelako irudiren bat jasotzen baduzue, beraz, adi! Hoberena, Eguraldiaren iragarpenari kasu egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
WhatsApp nobedadeak Denboraleak bideoak