Fagor -

Lan gatazka

Akordioa lortu dute Edesako eta Grumaleko lanpostuak mantentzeko

Akordioak "beharrezko lanpostuen bermea" dakar bi enpresetako langileek euren postuetan jarraitzeko, eta, lanpostua utzi nahi dutenentzako, kalte ordain "duinak".

Edesako langileak, itxieraren kontrako elkarretaratze batean. Efe.
Edesako langileak, itxieraren kontrako elkarretaratze batean. Efe.
ELAk akordioa iragarri du Edesa eta Grumaleko langileak birkokatzeko

0:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuak eta Fagor Etxetresnak enpresak aurreakordio bat egin dute Edesa (Bizkaia) eta Grumal (Gipuzkoa) lantegietako lanpostuak mantentzeko, kooperatibak bizi duen hartzekodunen lehiaketaren barruan.

ELA sindikatuak ohar batean aditzera eman duenez, aurreakordioa asteartean egin zuten, eta, akordioaren testuan agertzen denez, bi enpresetako langileek euren lanpostuetan jarraitzea bermatuta daukate.

Arrazoi pertsonalengatik planarekin bat egin nahi ez duten langileentzat ere kalte ordain "duinak" aurreikusten ditu akordioak.

Sindikatuak azaldu duenez, Fagor taldea enplegu netoaren banaketa bermatzeko konpromisoa hartu du, edo kooperatibako kideen artean eta langileen artean % 50ean banatzeko, 150 lanpostura iritsi arte.

ELA gustura agertu da akordioarekin eta langileek azken hilabeteetan egindako "borrokari" esker lortu dutela azpimarratu du.

"Lanari etorkizuna ikusten diote"

ELAk adierazi duenez, orain "Grumaleko eta Edesako langileen lanari etorkizuna ikusten diote, zazpi hilabeteko borroka gogorraren eta zalantzen ondoren".

Hala ere, "hurrengo hilabeteetan adostutakoa gauzatu" behar dela esan dute, eta horretarako sinatzaileak lanean jartzea beharrezkoa izango dela, batez ere Fagorri eta proiektuaren ardura hartzen duen enpresari dagokionez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor albisteak