Krisi Ekonomikoa -

Zestoa (Gipuzkoa)

TS Fundiciones konpainiako langileek itxialdia abiatu dute

ELA eta LAB sindikatuen arabera, langileek "hilabeteak" daramatzate kobratu barik, eta enpresak denak kaleratzeko eskaera aurkeztu du epaitegian.

TS Fundicioneseko langileak, itxialdian. Argazkia: ELA
TS Fundicioneseko langileak, itxialdian. Argazkia: ELA
TS Fundizioko langileek lantegia okupatu dute

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

TS Fundiciones enpresako langileek itxialdia abiatu dute Zestoako (Gipuzkoa) lantegian, ELA eta LAB sindikatuek iragarri dutenez.

07:30ean hasi dute itxialdia enpresan bertan 100 bat langilek, batzuek eraikinaren kanpoaldean eta gainerakoek barruan, lantegia ez ixteko eskatuz.

Ertzaintzaren patruila batzuk ia berehala bertaratu dira, eta han jarraitu dute goiz osoan zehar. Langileen ordezkariekin ere hitz egin dute. Enpresaren kanpoaldean herritar ugari bildu dira, TSko langileei babesa agertzeko.

Zentral abertzaleen esanetan, langileek "hilabeteak" daramatzate soldata kobratu barik, eta enpresak langile guztiak (150) kaleratzeko prozesua abiatu du jada epaitegian.

TS Fundiciones enpresak 28 milioi euroko zorra du, eta hartzekodunen konkurtsoan dago. Azaroan, "bideragarritasun" plan bat aurkeztu zuen, 50 pertsona kaleratzeko, soldatak % 25 jaisteko eta lanaldia urtean 100 ordu handitzeko.

Bilduk arratsalderako manifestazioa deitu du, eta sindikatuek babesa eman diote. Zailtasunetan dauden eskualdeko enpresei elkartasuna adierazteko mobilizazioa izan da, eta Zestoako kaleetan zehar ibili da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea