Krisi Ekonomikoa -

Enplegua

Lanbidek ez du 'kalitatezko zerbitzua' ematen, Jaurlaritzaren arabera

EAEn egiten diren kontratu berrien artean, % 1-2tan soilik egin ditu bitartekari lanak EAEko Enplegu Zerbitzuak.

Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburua. Argazkia: EiTB
Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburua.
Aburtok ez du ulertzen ELA eta LAB Lanbideri buruzko taldean ez egotea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak aitortu duenez, Lanbide Enplegu Zerbitzuak ez du "kalitatezko zerbitzua" ematen, eta bitartekari lanetan aldaketak egin behar direla uste du.

Lanbideren 2013-2016 Plan Estrategikoari buruz Legebiltzarreko batzordean egindako agerraldian egin du gogoeta sailburuak.

Aburtok uste du Lanbideren lana "hobetu" egin behar dela, eta "sakondu" beharra dagoela bitartekaritza lanean, oraingoarekin ez baitago gustura, eta "aldaketak" egitea proposatu du.

Izan ere, EAEn egiten diren kontratu berrien artean, % 1-2tan soilik egin ditu bitartekari lanak EAEko Enplegu Zerbitzuak, eta Europar Batasuneko batez bestekoa % 4koa da.

Bestalde, Aburtok onartu du Diru-sarrerak Bermatzeko Errentak "jan" egin duela Lanbide, datorren urtetik aurrera zerbitzua arazo gehien dituzten kolektiboetara mugatuko dela, eta kontratazio konpromisoari lotutako heziketari lehentasuna emango zaiola.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lanbide