Krisi Ekonomikoa -

Fagor Etxetresnak

Fagor urriaren amaieran hasiko da lanean, 60 beharginekin

Jarduera hasten denean, beste langile talde bat hartuko dute, eta kopururik zehaztu ez badute ere, "handia" izango dela aurreratu dute.

Francisco Martin Cataren, Fagorren jabe berriaren, zuzendari nagusia. Argazkia: Efe
Francisco Martin Cataren, Fagorren jabe berriaren, zuzendari nagusia.
Garagartza eta Eskoriatzako lantegiak hilaren amaieran lanean

1:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor Etxetresnek 60 langile berri dituzte eta lanean hasiko dira urriaren amaieran Eskoriatzako eta Arrasateko Garagartzako lantegietan.

Francisco Martin Cataren, Fagorren jabe berriaren, zuzendari nagusia Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin, Jon Peli Uriguen Berrikuntza diputatuarekin eta Inazio Azkarragauriza Arrasateko alkatearekin bildu da gaur kooperatiba ohiaren etorkizunaren inguruko azalpenak emateko.

Martinek jakinarazi duenez, urriaren 8an izenpetuko du behin betirako kooperatiba ohiaren aktiboen esleipena.

Era berean, 60 langile berri kontratatu dituztela azaldu du, baina oraindik ez dutela zuzendaritza berria erabaki.

60 langile horiek Arrasateko Garagartzako lantegira eramango dituzte, eta urriaren amaieran ekoizten astea espero dute, uztailaren 29 iragarri zuten moduan.

Lantegi horretako jarduerari heltzen diotenean, beste langile talde bat hartuko dute, eta kopururik zehaztu ez badute ere, "handia" izango dela aurreratu dute.

Eskoriatzan ere hilabete amaieran hasiko da ekoizpena, eta aurrerago hasiko dira Bergaran eta San Andresen.

Basauriko (Bizkaia) Edesako lantegiari dagokionez, Martinek gogorarazi du eraikina esleitzeke dagoela, eta Cata oraindik zer egin "aztertzen" ari dela.

Kataluniako enpresaren zuzendari nagusiak azaldu duenez, Fagorren barruan dagoen makinaria "egoera onean" dago, eta ez du uste zailtasun teknikoak izango dituztenik ezarritako epean jarduerari ekiteko.

Bestalde, Martin Garitano gustura agertu da lantegiek etorkizuna izatea "albiste ona" delako, eta Catak 2017rako Fagorren 700 langile egotea aurreikusi duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea