Krisi Ekonomikoa -

Unicefen arabera

Espainia haur-pobrezia handiena duten herrien artean hirugarrena da

Seme-alabak dituzten Estatuko familien diru-sarrerek “hamar urteko atzerapausoa” eman dute krisi ekonomikoaren eraginez, Unicefen txosten baten arabera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Seme-alabak dituzten Estatuko familien diru-sarrerek “hamar urteko atzerapausoa” eman dute krisi ekonomikoaren eraginez, Unicefek kaleratu duen txosten baten arabera. Emaitzak ikusita, Irlanda eta Luxenburgo parean dago Espainia, Greziaren atzetik.

Krisi ekonomikoak umeen ongizatean izan duen eragina aztertu du Unicefek bere azken txostenean. Erroman aurkeztu duten dokumentu horren arabera, seme-alabak dituzten Estatuko familiek hamar urte "galdu" dituzte, Luxenburgo eta Irlandan gertatu den moduan.

Krisiaren beste ondorioetako bat hazkunde demografikoaren ingurukoa izan da: gero eta ume gutxiago jaiotzen dira Estatuan, eta gero eta beranduago izaten dituzte, egoera ekonomikoaren eraginez.

“Familia osatzea gero eta beranduago erabakitzen dute gazteek, pairatzen duten egoera ekonomikoagatik”, horren esanetan.

Atzeraldiak gehien kolpatu dituen herrialdeetan, umeak dira kalteak gehien pairatu dituztenak, gaineratu dute bertan.

Termino erlatibotan, Espainia da haur-pobrezia handiena duten herrialdeen artean hirugarrena, Grezia eta Letoniaren atzetik. Hiru milioi ume baino gehiago daude bertan pobrezia egoeran, Unicefen arabera; 2012. urtean baino 800.000 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur