Krisi Ekonomikoa -

Ekonometro

Ekonomiak hobera egingo du urte amaieran, euskal adituen arabera

Halere, inkestan parte hartu duten ekonomialarien % 83,8k uste du 'burbuila' ez errepikatzeko hartutako neurriak ez direla nahikoak izan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal ekonomia adituen % 62,1en arabera, egoera ekonomikoak "hobera egingo du nabarmen" 2015eko amaieran, % 83,8k uste du'burbuila' ez errepikatzeko hartutako neurriak ez direla nahikoak izan eta ia % 84ren ustean AHTren lanak bukatu egin behar dituzte, jada egin duten inbertsioa kontuan hartuta.

Ekonometro Ekonomisten Euskal Elkargoak egindako inkestan agertu dira datuek, egin duten bigarrena da, ekonomialariek egungo egoeraren inguruan duten iritzia ezagutzeko, baita enpresen aurreikuspenak eta ekonomia orokorraren ingurukoa ere.

Inkesta maiatzaren 26tik ekainaren 7ra bitartean egin zuten, seihilekoa da eta Iñaki Ruiz Ekonomisten Euskal Elkargoaren presidenteak; Joseba Barandiaran Elkargoko Batzordearen kide eta Ekonometroko arduradunak eta Mercedes Vallejo EHUko Zientzia Ekonomikoko Fakultateko kideak aurkeztu dute.

Inkestan Elkargoko 533 adituk parte hartu dute, guztira 5.115 dira, hau da, kolektiboaren % 10,6k.

Euskal ekonomialarien arabera, susperraldi ekonomikoa Elkargoak berak orain dela sei hilabete aurreikusi bezala garatu da.

2015eko amaierarako, ekonomialarien ustean "hobera egingo du nabarmen" ekonomiaren egoerak, % 62,1ek uste du hobetuko dela, % 2,6k baino ez du uste okertuko dela eta, % 35,4ren arabera, bere horretan jarraituko du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia EAE Ekonomia 2024