Ekonomia -

Desazkundea

'BilboDiru' Bilboko tokiko txanpona sortzea proposatuko dute

Bilbon bono sistema bat martxan jartzea proposatuko dute. Euroen truke erosi ahal izango dira, eta ekimen horri atxikimendua emango dioten Bilboko hiriburuko dendan erabiltzeko pentsatuta daude.

BilboDiru ekimena aurkeztuko dute bihar. EITB.
BilboDiru ekimena aurkeztuko dute bihar. EITB.
BilboDiru ekimena aurkeztuko dute bihar. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Desazkundea plataformak Bilboko txanpona sortzea proposatuko du bihar, Bizkaiko hiriburuko ekoizle, denda eta kontsumitzaileen artean "giza mailako ekonomia" suspertzeko helburuarekin.

BilboDiru ekimena 2011. urtean jaio zen, Desazkundea kolektiboak bultzatuta. Bihar agerraldia egingo dute Bilbon, proposamena aurkezteko. Mota horretako ekimenak Alemanian, Brasilen edo AEBetan martxan daude.

Bilbon bono sistema bat martxan jartzea proposatuko dute. Euroen truke erosi ahal izango dira, eta ekimen horri atxikimendua emango dioten Bilboko hiriburuko dendan erabiltzeko pentsatuta daude.

Txanpona Bilboko hirigunean erabili ahal izango da: BilboDiru onartuko duten ekoizle eta dendak, beraz, Bizkaiko hiriburuan egon beharko dira. Horrek "tokiko ekonomia" eta saltzaile txikien egoera indartzea ekarriko luke, plataformaren arabera.

Txanponak iraungitze data izango luke, etxean ez pilatzeko eta txanponaren zirkulazioa arintzeko. Horrek ere Bilboko ekonomia indartuko luke.

BilboDiru bakoitzak euro bateko salneurria eta balioa izango du. Ondoren, Desazkundea plataformak Banka Etikoan sartuko lituzke jasotako euro guztiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea