Ekonomia -

Hezkuntza

Ratioei, ordezkapenei eta soldatei eutsiko dietela esan du Uriartek

Halaber, Hizkuntza Politikan, euskaltegientzako finantziazioan "murrizketarik" egongo ez dela ziurtatu du Hezkuntza sailburuak.

Cristina Uriarte. EFE
Cristina Uriarte. EFE
Cristina Uriarte. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak % 10,1eko murrizketa iragarri du berak zuzentzen duen Sailean, baina ratioei, ordezkapenei eta soldatei eutsiko dietela ziurtatu du.

2.630 milioietatik % 79,2a soldatak ordaintzera bideratuko dituztela goraipatu du Uriartek. Hala ere, arlo honek % 3,1eko murrizketa izan duela onartu du.

Zentzu horretan, "indarrean dauden akordioak mantenduko" dituztela ziurtatu die irakasleei, hau da, gela bakoitzeko ikasleen ratioak, irakasleen ordezkapenak, soldatak eta eskola-orduak.

"Indarrean dagoen arautegian ez da aldaketarik barneratuko. Mantenduko ditugu", azpimarratu du Uriartek. Lehentasuna "hezkuntza funtsezko zerbitzu gisa babestea" dela errepikatu du sailburuak.

Horrela, hezkuntza bereziko finantzaketa mantenduko dutela azaldu du, baita arbel digitalen banaketa bukatzeko partida ere. Programa hori "modu eraginkorrean" kudeatzeko "bideratu" behar dutela esan du arduradunak.

Haurreskolek funtzionamendu berdinarekin jarraituko dutela azaldu du, familientzako baldintzak aldatu eta kuoten garestitzerik gabe.

Sailburuaren arabera, eskola-garraioak, jantokietako finantzaketak eta bekek, bain unibertsitatekoek (35 milioi) zein gainerakoek (53 milioi), ez dute aldaketarik izango. Hala ere, atzerrian hizkuntzak ikasteko laguntzak murriztu dituztela onartu du.

Liburuen mailegu zerbitzuak "bere horretan" jarraituko duela gaineratu du, 2,8 milioi euroko aurrekontu batekin.

Euskaltegiak finantzatzeko ekarpena "murrizketarik gabe" mantendu dutela adierazi du Uriartek. "Euskararen erabilpena sustatzeko oinarrizko ekintzak Jaurlaritzak ez ditu bazterrean utziko", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea