Ekonomia -

UGTren arabera

Atzerrira doan gazte kopurua boskoiztu egin da azken 7 urteetan

UGTk azaldu duenez, enplegu faltak eta lan baldintza txarrek gazte asko emigratzea egin dute, halere, kanpoan "lan paradisua" aurkitzen ez dutela nabarmendu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiatik kanpo lana bilatzera doan gazte kopurua boskoiztu egin da azken zazpi urteetan, UGT sindikatuaren arabera.

Ohar batean, eta Gaztearen Nazioarteko eguna dela eta, UGTk esan duenez,  enplegu faltak eta lan baldintza txarrek gazte asko emigratzea egin dute, halere, kanpoan "lan paradisua" aurkitzen ez dutela nabarmendu du.

Sindikatuak azaldu duenez, Europan ezegonkortasuna nagusi da, eta gazteak Iberoamerikara edota Asiara joateko aukeraren alde azaltzen ari dira. Bertan eskaintzen diren lanak ere prekarioak dira, lanaldi luzeekin eta soldata baxuekin.

Goi mailako estudioak eta erantzukizun handiko karguak dituzten pertsonen artean atzerrira joatea ohikoagoa da, sindikatuaren arabera.

Espainiatik irteten diren gazteen % 50,4 Europako Batasunera doaz, eta % 30 Amerikara.

Europar Batasunaren barruan, Alemania da helmuga nagusietako bat. 2012an 21.000 espainiar joan ziren bertara.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea