Ekonomia -

Suspertze ekonomikoa

De Guindos: '2013-2014an BPGa hazi egingo da eta langabezia, gutxitu’

Espainiako Ekonomia ministroaren berbetan, eskura dituzten datu ekonomikoek "agerian uzten dute" Espainia "suspertze bidean" dela. Suspertzea "hasiberria eta ahula" dela ohartarazi du, dena den.

Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroa adierazpenak egiten. Argazkia: EFE
Luis de Guindos
Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroa adierazpenak egiten. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013-2014 urteetan Espainiako Barne Produktu Gordinak (BPG) gora egingo du eta langabezia tasa gutxituko da, Luis de Guindos Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak adierazi duenez. Ministroaren esanetan, Espainia "susperraldirako bidean" da, baina "hasiberria eta ahula" da oraindik suspertze hori. Hori horrela, ekonomia aurreikuspenak hobetuko ditu Espainiako Gobernuak.

Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordearen kide berrien kargu hartzearen ekitaldian egin ditu adierazpenok ministroak. Hilabete amaieran aurkeztuko diren 2014ko Estatuko aurrekontu orokorretan jasota izango dira aurreikuspenen berrikuspen hauek.

De Guindosen iritzian, ekonomiaren suspertze hau albiste ona da baina lanean jarraitu beharra dauka Gobernuak, krisi ekonomikoa gainditu nahi bada behintzat.

"Lan itzela du aurretik; aurrekontuak doitu behar ditugu, oinarrizkoa da hori", erantsi du.

2013ko bigarren seihileko honetan atzeraldi ekonomikoa gainditzen ari da Espainia, betiere De Guindosen esanetan. Gogorarazi duenez, urtea amaitzerako, merkatu balantza oreka puntuan geratzea espero dute eta finantziazio ahalmena BPGren %2tik gora.

Espainiako Gobernuak azken hiruhilekoetan egin dituen doikuntzen emaitza dira datuok, Ekonomia ministroaren irudiko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia 2024