Ekonomia -

Fagor itxiko dute

Edesan ekarpenak egin zituzten kaltedunek elkartea osatuko dute

Ostegun honetan bilduko dira Basauriko Kultur Etxean. Bilera hori kaltedun guztiei zuzendua dago.

Edesako langileak. Argazkia: EiTB
Edesako langileak. Argazkia: EiTB
Edesako langileak. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edesan borondatezko diru-ekarpenak, ekarpen bereziak eta partaidetza bereziak eginda kaltetu direnek elkartea osatuko dute, euren interesak modu eraginkorragoan babesten saiatzeko.

Kaltedunetako batek azaldu duenaren arabera, bilera ostegun honetan, Basauriko Kultur Etxean, izango da, eta kaltedun guztiei zuzendua dago, baina, batez ere, pentsiodunentzat eta aurretik erretiratu direnentzat.

Bilera horretan,ekimenaren sustatzaileak kaltedunen elkartea osatuko dute eta helburua euren interesak babestea izango da. "Konkurtsora joango gara, abokatuak izendatuko ditugu, behar dugun guztia egingo dugu, geure interesak babesteko", esan dute.

Gaur egun dagoeneko Ordaindu izeneko plataforma bat dago eta horren ordezkariek adierazi dute Basauriko kaltedunek iragarri zietela elkartea sortzeko asmoa zutela eta denen artean elkarte bat sortzeko aukera aztertzeko eskatu zietela. Ordainduk proposamena aztertuko duela adierazi du.

Bestalde, Ordainduk ostegun honetan ere asanblada egingo du, Arrasaten, bizi duten egoerari eta euren aldarrikapenak kontuan hartzeko eman behar dituzten pausoei buruz hitz egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Edesa Basauri Basauriko berriak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Albisteak